Erreprodukzio-zerrenda
Erreprodukzio-zerrenda bat abesti-zerrenda bat da.[1] Ingelesezko playlist-etik dator kontzeptua, musikan kantutegi edo errepertorio gisa moduan ezagutzen dena, musika-katalogo terminoetara ekartzea da azken finean. Termino hori nabarmen espezializatu da streaming eremuetan.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/01/Amarok_1.4.9_en_1_alb.png/220px-Amarok_1.4.9_en_1_alb.png)
Ordenagailu pertsonalak garatuz eta gailu eramangarrietan musika entzuteko softwarea zabaltzen joan zen heinean, erreproduzitzaile gehienek termino hori hartu zuten. Gaur egungo ia edozein audio-erreproduzitzailek erreprodukzio-zerrendak sortzeko aukera ematen du. Horiek aukera ematen dute kantak modu ordenatuan edo ausazkoan entzuteko, askotan estilo desberdinekin, erabiltzailearen gustuetara egokitzeko.
Bideoak ostatatzeko zerbitzu askok erreprodukzio-zerrendak sortzeko aukera ere ematen dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Zer da erreprodukzio-zerrenda bat: oinarrizko kontzeptuak eta motak» eu.atomiyme.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).