Erokomeri
Euskal musika taldea
Erokomeri trikiti musikako talde bat da, 2014ko abenduan Azpeitian (Gipuzkoa) sortua.
Erokomeri | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Azpeitia (Gipuzkoa) |
Musika mota | trikitia |
Urteak | 2014 - 2018 |
Taldekideak | |
Asier Aizpuru Eider Iturralde Josu Furundarena maialen Bastida Martin Altuna Miren Cuerdo Unai Olaizola | |
Ibilbidea
aldatuTaldea hiru azpeitiarrek, usurbildar batek eta lasartear batek osatua da, hasiera batean Arrasateko ingeniaritzako ikasleen jaian jotzeko helburuaz.[1] Erromeriaz erromeria aritu ondoren, 2017an beren lehenengo diskoa kaleratu zuten: Izan. Diskoa hamar abestiz osatuta dago, eta kolaborazioak ditu letra eta ahotsei dagokienez. Kolaboratzaileetako batzuk dira Ane Labaka, Mikel Etxaburu, Jon Gurrutxaga, Ekhine Eizagirre, Jose Mari Agirretxe, Aiora Zulaika.
Diskografia
aldatu- Izan (2017, autoekoizpena)[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Azpeitiko Kultur Mahaia. (2015-07-09). «Erokomeri, "komeriaz betetako erromeria eroak"» Uztarria (Noiz kontsultatua: 2017-11-10).
- ↑ «Erokomeri» Badok euskal musikaren ataria (Noiz kontsultatua: 2017-11-10).