Erlijio amerindiarrak

Erlijio amerindiarrak, Amerikako herri indigenen edo amerindiarren praktika erlijioso zein espiritual edota sinesmen multzoa dira. Erlijio tradizional hauen sinesmen eta ezagutzak ahozko historia, istorio, alegoria edo printzipio moduan transmititzen dira.

Kontinentean eta denboran zehar praktika ezberdina garatu ziren, teologia edo sinesmen monoteistak, politeistak, henoteistak, animistak, xamanistak[1] edo sinkretikoak garatuz. Eta praktikak, sinesmenak haina dibertsoak dira; talde txiki edo tribuen taldekapenetik, hiri handien ospakizunetara zabalduz, landare ezberdinak erabiliz kontzientzia alteratzeko edo dantza zein erritual jakinak plazaratuz. Praktika hauetako batzuk egun arte iraun dute, nahiz eta kasu askotan europar kolonialismoaren ondorioz desagerrarazi edo gutxietsi diren.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Singh, Manvir. (2018). «The cultural evolution of shamanism» Behavioral and Brain Sciences 41: e66.  doi:10.1017/S0140525X17001893. ISSN 0140-525X. (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  2. (Ingelesez) Hultkrantz, Åke. (1979). The Religions of the American Indians. University of California Press ISBN 978-0-520-04239-1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).

Kanpo estekak aldatu