Erkuden Txokarro

Margolaria eta jostuna

Erkuden Txokarro Agirrebengoa (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1974) Arazo fisikoengatik Arte Ederretako ikasketak utzi behar izan zituen amaitu hurren. Bi seme-alabaren ama da, Margolaria, jostuna, eta eskulangilea. Ibili, desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen elkarteko kidea da, eta kirol ataleko presidentea.[1]

Erkuden Txokarro
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakjostuna eta margolaria

Biografia aldatu

Erkurden Txokarro San Fermin ikastolako ikasle ohia da, gaur egun Txantrean bizi da (2023).

Elhers-Danlos Sindromea zuela jakitean guztiari zentzua hartu zion emakume bizi, alai, indartsu eta bizipozez betea den Erkuden Txokarrok. Ez du biharamunean pentsatzen eta gure gizartea beste balio batzuetan hezteko prest dago.[2]

Semea eta alaba ditu Erkudenek. Zaintza lanak eskaintzen dizkie. Baita gurasoei ere. Eta berak ere zaindua behar du izan. Gaixotasun batek eraman zuen duela zazpi urte gurpildun aulki batean bizitzera.[3]

Ibili elkartean hainbat kirol praktikatzeko aukera izaten dute:Paddlea, badmintona, hand-bike, hipika, maratoi erdia, uretako jarduerak (igeriketa, soinketa eta urpekaritza) eta eskalada.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu