Eritrulosa formula duen monosakaridoa da, zetosa bat dena. Lau karbono dituenez tetrosa bat da.

Eritrulosa
Identifikatzaileak
CAS zenbakia40031-31-0
PubChem162406
EC zenbakia609-775-5
ECHA100.129.795

EzaugarriakAldatu

Zetosa izanik karbono asimetriko bakarra du eta teorikoki L eta D enantiomeroak dituen arren naturan D-Eritrulosa baino ez da agertzen.

ErabilerakAldatu

Larruazaleko keratinaren aminoazidoekin erreakzionatzen du eta kolore marroia hartzen du. Ezaugarri honi esker azala belzteko erabiltzen da.

Epidermiseko zelula hiletan gertatzen den erreakzioa izanik iraupen gutxiko eragina du hala ere eta funtzio bera betetzen duen dihidroxiazetonaren erabilera ohikoagoa da[1].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Faurschou, A.; Wulf, H.C.. (2004-10). «Durability of the sun protection factor provided by dihydroxyacetone» Photodermatology, Photoimmunology and Photomedicine 20 (5): 239–242. doi:10.1111/j.1600-0781.2004.00118.x. ISSN 0905-4383. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).

Kanpo estekakAldatu