Erinome (satelitea)

Erinome» orritik birbideratua)

Erinome (grekoa: Ερινόμη), edo Jupiter XXV, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Erinome (satelitea)
Erinome-Jewitt-CFHT-annotated.gif
Aurkikuntza
Aurkitzailea Sheppard et. al.
Data 2000-11-23
Kategoria moon of Jupiter (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren satelite Jupiter
Ardatzerdi handia 22.986.286 km
Eszentrikotasuna 0,2552407
Orbita-periodoa 711,96 egun
Makurdura orbitala 163,73788° (ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa 4,5 ×1013
Dentsitatea 2,6 ×103
Grabitatea azalean ≈0 m/s2
Albedoa 0,04
Itxurazko magnitudea 22,8

Ezaugarri fisikoakAldatu

Erinome satelite txikia da (3,2 km-ko diametroa du) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin, 164,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin eta 0,23-0,27ko eszentrizitatearekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.

AurkikuntzaAldatu

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 23an. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste 10 sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

IzendapenaAldatu

Erinome satelite-izena mitologia grekoko Erinome pertsonaian du jatorria; Erinome Zelesen alaba zen, eta Zeusen maitaleetako bat.

Hasieran, S/2000 J 4 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000an lehen aldiz ikusitako Jupiterren laugarren satelitea zela. Erinome behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.

Kanpo estekakAldatu