Erika Arrizabalaga

Txistularia

Erika Arrizabalaga (Gasteiz, Araba, 2000) txistularia da, Zoroak kuadrillako kidea.[1]

Erika Arrizabalaga
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 2000 (23/24 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxistularia

Instagram: erikaarrizabalaga Youtube: UC--SA2AD5_hX00dtTQAYHEA Edit the value on Wikidata

Kaleko eta akademiako txistularia da, biekin gozatzen du. Are gehiago, batak bestea hobetzen laguntzen diola adirazten. Bata bestearekin lotuta dagoela iruditzen zaio.

Txistuaren inguruko bideoak egiten ditu Youtuben, eta kuadrillan ateratzen da Gasteizko jaietan.

Biografia aldatu

Zortzi urte zituela entzun zuen lehenengo aldiz txistua Erikak, eta txundituta utzi zuen haren soinuak. [2]Ume zenean, ·"Neska" gisa sartu zen Zoroak kuadrillan. Pixkanaka, baina, txistua jotzera animatu zuten kuadrillakoek. 2020an, Youtuben kanal bat ireki zuen, txistua biziberritzeko asmoz.[3]Txistua tradizioarekin lotzen da askotan, baina Erika estereotipo guztiak hausten saiatzen da. Pandemiako itxialdian YouTubeko kanal bat ireki zuen eta kantu desberdin asko jotzen hasi zen txistuarekin.

Txistua askatzeko, espresatzeko eta jendea ezagutzeko modu bat da.[1]

Zoroak kuadrillako kidea da eta kuadrillako asko emakume txistularien seme-alabak dira. Erikaren esanetan, antzina, "Blusak" bakarrik irten zitezkeen kalejiran. Emakumeei geroago utzi zieten irteten, txistua jotzen zutela justifikatuz. Azkenean, txistulari hasi, eta "Neska" gisa ateratzen hasi ziren gero. Txistulariei esker daude Neskak. Beraz, Gasteizko jaietako kuadrillek historikoki zerikusi handia izan dute txistuarekin.

Bideoak aldatu

Txikitatik gitarra jo izan du, eta Youtuben ikasten zituen gustuko zituen abestiak. Txistuarekin, ezinezkoa zen hori egitea eta hutsune hori betetzen ahalegindu zen: txistuak ere bere lekua behar zuen. Herri txikietan kalejirak eta dantzak jotzeko instrumentu bat baino askoz gehiago dela erakutsi nahi zuen eta helburu horrekin sortu zuen Soy txistulari kanala YouTuben. Erikaren ustez edozein musika mota jo daiteke txistuaz, eta nahi den instrumentuekin uztartu daiteke. Beste musika instrumentu bat da txistua.[4]

Orokorrean harrera ona izan dure bideoek. Jendeak ez zuen uste horrelako abestiak txistuarekin jo zitezkeenik. Askok partiturak eskatu zizkioten,[5] eta Erikak pozik partekatu zituen, bere helburua txistua sustatzea eta biziberritzea baita. Are gehiago, txistu irakasleren batek ere eskatu zizkion, ikasleei irakasteko. Tradizionala gustuko duen arren, gaur egungo abestiak ere jotzen ditu. Gazteak motibatzea zen nire helburuetako bat, eta bestelako abestiekin lortu dut hori.[2]

kontzertuak aldatu

Askotan, txistu kontzertuak ikustera joaten den jendea txistularien familia eta lagunak izaten dira; oso gutxi dira benetan txistua entzutera hurbiltzen direnak. Beste mota bateko kontzertuak egitea beharrezkotzat jotzen du Erikak.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Erika Arrizabalaga: "Txistua askatzeko, espresatzeko eta jendea ezagutzeko modu bat da"» EITB 2021-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  2. a b Ibabe, LeireYue Ortubay. (2023-08-11). ««Txistulariei esker daude Neskak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  3. AURRESKU (Cover) - SoyTxistulari. (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  4. «SoyTxistulari - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  5. PARTITURA HAVANA PARA TXISTU - SoyTxistulari. (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Kanpo estekak aldatu