Geometrian, triangelu baten erdibidekoa zuzenki bat da, erpin bat eta aurkako aldearen erdiko puntua lotzen dituena. Trapezio batean, erdibidekoa bi alde ez-paraleloen erdiko puntuak lotzen dituen zuzenkia da.

Triangelu baten hiru erdibidekoak (gorriz) eta barizentroa

Edozein triangeluk hiru erdibideko ditu: hiru erpinetatik aurkako aldera doazenak, eta barizentro, zentroide, grabitate-zentro edo masa-zentro —azken biak gehienbat Fisikan— deritzon puntuan ebakitzen dute elkar. triangelu isoszelearen eta triangelu aldekidearen kasuetan, erdibidekoak erdibitu egiten du luzera bereko alboko aldeak dituen angelua.

Nola kalkulatu erdibidekoaren luzera aldatu

 
Triangelu baten elementuak

Triangelua aldatu

Artikulu nagusia: «Apolonioren teorema»

Erdibidekoen luzerak Apolonioren teoremaren bidez kalkula daitezke; honela:

 
 
 

non a, b eta c triangeluaren aldeak diren, eta ma, mb, eta mc haien erdibidekoak, hurrenez hurren.

 
Trapezio baten erdibidekoa

Trapezioa aldatu

  • Trapezio baten erdibidekoaren (x) luzera oinarrien (a eta c) luzeren baturaerdia da.
 

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu