Erdikari
Geometrian, erdikaria angelu bat beste bi angelu berdinetan zatitzen duen zuzena da. Horrela, erdikariko puntuek distantzia berdina dute jatorrizko angelua osatzen duten zuzenetara.
Bi zuzenek sortzen dituzten lau angeluetatik bi barneko eta bi kanpoko dira. Barneko angeluetako erdikariek eta kanpoko angeluetako erdikariek angelu zuzen bat, 90º gradukoa alegia, sortzen dute.
Triangelu batean, barneko angeluetako erdikariek bat egiten dute intzentro izeneko puntu batean. Laukizuzenetan erdikariak bat datoz diagonalekin.