Erdialdea (frantsesez: Région du Centre) Kamerungo 10 eskualdeetako bat da. 68.953 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 4.159.500 biztanle zituen 2015ean.[1] Jaunde da hiriburua. Bertako etnia nagusiak Bassa, Ewondo eta Vute dira.

Erdialdea
 Kamerun
Administrazioa
Estatu burujabe Kamerun
ISO 3166-2CM-CE
HiriburuaJaunde
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak3°51′41″N 11°31′13″E / 3.8614°N 11.5203°E / 3.8614; 11.5203
Azalera68.953 km²
MugakideakAdamawa (Kamerungo probintzia), Ekialdea (Kamerun), Hegoaldea (Kamerun), Kostaldea (Kamerun) eta Mendebaldea (Kamerun)
Demografia
Biztanleria2.797.212 (2007)
Dentsitatea40,57 bizt/km²

Geografia aldatu

Iparraldean Adamawa eskualdea du, ekialdean Ekialdeko eskualdea, hegoaldean Hegoaldeko eskualdea, eta mendebaldean Kostaldea eta Mendebaldea eskualdeak.

Ekonomia aldatu

Jaunde eta eskualdeko beste herri batzuk industria-gune garrantzitsuak dira, batez ere zurgintzari dagokionez. Nekazaritza da jarduera ekonomiko garrantzitsua, kakaoa batez ere. Hiriburutik eta plantazio eremuetatik kanpo, biztanle gehienak nekazari txikiak dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Cameroon. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-3-1).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Kamerungo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.