Ercole Roberti

Ercole Ferrarese» orritik birbideratua)

Ercole Roberti (Ferrara, 1450 - 1496) italiar pintorea izan zen , Ercole de Ferrara izenaz ere ezaguna. Ferrarako eskolako sortzailea izan zen Cosme Tura pintorearen ikaslea izan ondoren, Bolonian jarri zen bizitzen. Ippolito kardinalari lagundu zion Hungariara, eta Erroman eta Mantuan izan zen ondoren. Bere garaiko molde espresionistak gozatzen eta leuntzen jakin zuen. Ferrarako Schifanoia jauregiko dekorazioan ere hartu zuen parte. Lan nagusiak: Settembre (1468-1470 Iraila), Storie di san Vincenzo Ferrer (1473 inguruan, Vicente Ferrer santuaren mirariak) eta Pala di Santa Maria in Porto (1479-1481, Ama Birjina errege aulkian).

Ercole Roberti

Bizitza
JaiotzaFerrara, 1450
HeriotzaFerrara, 1496 (45/46 urte)
Irakaslea(k)Francesco del Cossa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Bolonia
Venezia
Mantua eta Ferrara
Enplegatzailea(k)Ercole I d'Este, Duke of Ferrara (en) Itzuli
Lan nabarmenak

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ercole Roberti  
  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.