Erbi-ezpaina[1] sortzetiko aurpegiko deformazioa da, bereziki goiko ezpainekoa. Ezpaina eratzen duten bi edo gehiago prozesu enbriologikoak ez dira behar bezala fusionatzen eta ondorioz arrail-moduko bat geratzen da. Bakuna edo bikoitza izan daiteke (alde bat edo biak erasaten diren kontu).[2] Ezpainetako pitzadura enbrioiaren prozesu maxilar eta nasomedialaren fusio osatugabearen ondorioz sortzen da, eta jaiotza-akats ohikoenetako bat da (sortzetiko malformazioen % 15 inguru da). Sarritan, ahosabai-arrailarekin edo pitzadura palatinoarekin agertzen da.

Erbi-ezpain
Deskribapena
Motafacial feature (en) Itzuli, Sortzetiko eritasuna, facial cleft (en) Itzuli, stomatognathic system abnormality (en) Itzuli, sindromea
eritasuna
Espezialitateamedikuntza genetikoa
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10Q35 eta Q37
DiseasesDB29414
MedlinePlus001051
eMedicine001051
Disease Ontology IDDOID:0050567
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Arazoak

aldatu

Erbi-ezpainak zenbait eragozpen eragin ditzake kaltetuen artean, hala nola:[3]

  • Elikatzeko zailtasunak: haurrak arazoak izan ditzake amaren esnea xurgatzeko.
  • Entzumen-galera: erdiko belarria eta eztarria lotzen dituen hodiaren disfuntzio batek belarrian infekzioak eragin ditzakeelako.
  • Hizketaren eta hizkuntzaren atzerapenak: ezpainaren eta eztarriaren afekzioaren ondorioz, mintzatzeko zailtasunak egon daitezke.
  • Hortzetako arazoak: hortzeriaren garapen normalean izan daitezkeen zailtasunak.

Gainera, arazo psikologiko eta emozionalak ere gerta daitezke, ezpain leporinoak eta ahosabai-arrailak burmuinari edozein modutan eragiten ez dioten arren, aurpegia malformatzen duelako.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
  3. (Gaztelaniaz) «Información sobre labio leporino de paladar henido de la SECPRE» https://secpre.org/.
  4. (Gaztelaniaz) Corbo Rodríguez, María Teresa; Marimón Torres, María E.. (2001). «Labio y paladar fisurados. Aspectos generales que se deben conocer en la atención primario de salud» Rev Cubana Med Gen Integr 17 (4): 379-85..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.