Entzefaloaren enborreko zubi

Entzefaloaren enborreko zubia, Varolioren zubia bezala ere ezagutzen dena, bizkarrezur-erraboila eta mesentzefaloaren artean dagoen enbor entzefalikoaren zatia da, eta bere eginkizuna, bizkarrezur-erraboila eta bizkarrezur-muina, gorago aurkitzen diren egiturekin lotzea da, garuntxoa edo burmuin-hemisferioekin kasu. Entzefaloaren enborreko zatirik nabarmenena da. Bere erdigunean, sare-antzeko eraketa zati bat du, loarentzako eta erne egotearentzako dirudienez, garrantzitsuak diren erdigune batzuk barne. Hemen daude pedunkulu zerebelosoak. Bizkarrezur-erraboiletik erraboil-konkorraren ildoak banandua, eta mesentzefalotik mesentzefalo-zubiaren ildoak. Aurrealdeko zatia ganbila da, eta zabaletaranzko zuntz asko ditu, alboetan batzen direnak erdialdeko pedunkulu zerebelosoak osatzeko. Erdialdean, oso sakona ez den ildo zabal bat du, ildo basilarra, barnean arteria basilarra duena. Kanpoalderago, konkorraren aurre-alboko aurpegian du, itxuraz, bere jatorria, nerbio trigeminoak edo V. burezur nerbio-bikoteak.

Entzefaloaren enborreko zubi
Xehetasunak
Honen partemetencephalon (en) Itzuli
Enbor entzefalikoa
KokapenaEnbor entzefalikoa
Arteriapontine arteries (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezpons
MeSHA08.186.211.132.810.428.600
TAA14.1.03.010
FMA67943
Terminologia anatomikoa

Erraboil-konkorraren ildoan dute, itxuraz, bere jatorria, barrutik kanpora kanpoko begi nerbio motorrak edo VI. burezur nerbio-bikoteak, aurpegiko nerbioak edo VII. burezur nerbio-bikoteak eta entzumen-nerbioak edo VIII. burezur nerbio-bikoteak.

Atzealdeko zatiak, laugarren bentrikuluaren pisuaren goialdea osatzen du, eta goi erpineko hiruki forma du, garuntxoak ezkutatzen du. Kanpoalderantz goiko pedunkulu zerebelosoek mugatua eta erdialdeko ildoak edo calamus scriptoriusaren zurtoinak zatitua. Calamusaren zurtoinaren kanpoalderantz, irtengune luzanga bat dago, funiculus teresa, pisua barne hegal zuri batean zatitzen du (nerbio hipogloso nagusiaren erdiguneari dagokiona), eta gainetik biribildutako goragune batean amaitzen da, eminencia teres delakoa (kanpo begi nerbio motorraren erdiguneari dagokiona). Kanpoalderago, gris koloreko hiruki formako sakonune bat dago, hegal grisa edo beheko fobea (nerbio glosofaringearra eta nerbio neumogastrikoaren jatorri erdiguneei dagozkiena). Kanporantz jarraituz, laugarren bentrikuluko pisuaren kanpoko angeluan, bigarren toki zuri bat dago, arinki goiagoa, kanpoko hegal zuria eratzen duena (erdigune bestibularrei dagokiena), eta bere goi-kanpoko zatian irtengune txiki bat du, tuberkulu akustikoa (koklearen erdiguneei dagokiena). Laugarren bentrikuluaren pisuan daude, baita ere, calamusaren zurtoinaren eta kanpo angeluaren artean, zabaletaranzko ildoak, ildo akustikoak edo kalamuaren bizarrak.

Kanpo-estekakAldatu