Enriquillo

jaiotzez Guarocuya, konkistatzaile espainolen aurka matxinatutako lider tainoa

Enriquillo XVI. mendearen lehen erdialdean bizi izan zen jauntxo edo buruzagi tainoa izan zen. Kristau bihurtu zen. 1520. urtean, Diego Colónen eta espainiarren aurka altxatu zen eta hamahiru urtez eutsi zion kolonizatzaileen aurkako borrokari.

Enriquillo
"Enriquilloren estatua", Museo De Hombre Dominicano, Santo Domingo (Dominikar Errepublika) Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza1498 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1535 (egutegi gregorianoa) (36/37 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mencia Gebara
Jarduerak
JarduerakKazikea eta tribu-buruzagia

Amore eman zuen, Karlos I.a Espainiakoaren gutun batek, bere eta jarraitzaile guztien askatasunarekin batera, okupaturiko lurraldeak erabiltzeko eskubidea aitortu zionean (1533). Manuel de Jesús Galván idazle dominikarrak eleberri bat idatzi zuen buruzagi honi buruz (Enriquillo, 1878-1882).

Erreferentziak aldatu