Eneritz Agirre

Administraria eta politikaria
Artikulu hau Eneritz Agirre Armentiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».

Eneritz Agirre Armentia (Atxondo, Bizkaia, 1983ko urriaren 26a) administraria eta politikaria da. Atxondoko alkate bilakatu zen 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Eneritz Agirre


Atxondoko alkate

Bizitza
JaiotzaAtxondo1983ko urriaren 26a (40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakadministrari laguntzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu
Eneritz Agirre

Biografia aldatu

Erdi mailako administrazio eta finantza ikasketak egina da Eneritz. Lan ibilbideari dagokionez; administraritzan, SOS deiak-en, eta jantokiko begirale lanetan aritu da.

2023ko apirilaren 21ean Apatamonasterioko plazan egin zuten zerrenda aurkezteko ekitaldia. EH Bilduk Eneritz Agirre aurkeztu zuen alkategai.[2]

2023ko ekainaren 17an Atxondoko Udala eratzeko osoko bilkura egin zuten. Lau urteren ostean, Atxondon EH Bilduk alkatetza berreskuratu zuen. Eneritz Agirreri Xabier Azkaratek (EAJ) eman zion aginte makila.[3]

Eneritz Agirrek honelako adierazpenak egin zituen alkate gisa:

“Eskerrik asko taldeari eta eskerrik asko herriari, eman diguzuen babesagatik. Hemen falta diren preso eta errefuxiatuak ezin ditut aipatu gabe utzi: Oier, Iñaki eta Lola. Eskerrik asko lau urte hauetan oposizioan egon zaretenoi. Zuen gobernantza eredua jarraituko dugu, parte hartzailea. Bestalde, badakigu AHTa gelditzea hitz potoloa dela, baina kalte gutxien egin dezan ahaleginduko gara”

Bestalde, Pedro Leon EAJko zerrendaburuak eskua luzatu zion gobernu taldeari, hitz hauek erabiliz:

“Behar duzuenerako hemen izango gaituzue”

Atxondoko udalean: EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu eta EAJk hiru.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «[ATXONDO: EH Bilduko Eneritz Agirre izango da Atxondoko alkatea - Atxondo»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  2. «Eneritz Agirre buru izango duen zerrenda aurkeztu du Atxondoko EH Bilduk - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  3. «[BIDEOA: EH Bildu gobernura itzuli da Atxondon - Atxondo»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  4. «Eneritz Agirre recupera la Alcaldía de Atxondo doblando al PNV» durangon.com 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).

Kanpo estekak aldatu