Empty Files Bilbon (Bizkaia) sortutako musika taldea da. Rock elektronikoa jorratzen du.

Empty Files
Datuak
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motarock elektronikoa
Urteak2013 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Winehouse Records
Taldekideak
Txufo Wilson
Imanol Fortes
Gonzalo Ruiz
Urtzi Iza
Alvaro Olaetxea
Informazio gehigarria
www.emptyfiles.net

Ibilbidea aldatu

Txufo Wilson gidari zuela sortu zen taldea 2013an. Txufo, Imanol eta Gonzalo Smoke Idols taldetik datoz eta Urtzi eta Alvaro Enkore taldetik.

2016an DJ Mag webguneak antolaturiko lehiaketa irabazi zuen WAS taldearen "I Like You As You Are" singlearen remixarekin eta 2017an Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuen[1]. Lehiaketako saria disko baten ekoizpena izan zen eta 2018an plazaratu zuten Shadows izenarekin. 10 abestik osatzen dute diskoa, ezagunenak One step out, Shadows eta Get up dira, bideoklipak egin baitituzte hauekin[2].

Diskografia aldatu

  • Empty Files (2013) - EP
  • Remixed Files (2014) - nazioarteko taldeen remixak
  • Shadows (2018, Winehouse Records)

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. EiTB. Empty Files, Maketa Lehiaketaren 26. edizioko irabazlea. (Noiz kontsultatua: 2017-05-08).
  2. «Shadows, by Empty Files» Empty Files (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).

Kanpo Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu