Emma Martin Queralt

futbolari espainiarra

Emma Martín Queralt (2002ko abuztuaren 13a) futbolaria da eta emakumezkoen Bartzelona Futbol Klubaren B taldean erdilari gisa jokatzen du.

Emma Martin Queralt
Bizitza
JaiotzaRoquetes, 2002ko abuztuaren 13a (21 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Gasteizko Neskak Futbol Elkartea2018 / 2022ko urtarrila
FC Levante Las Planas2022ko urtarrila / 2022ko ekaina
Oviedo Moderno CF2022ko ekaina / 2023
FC Barcelona B2023 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Instagram: emmetaaaa_6 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Cambrilsen hasi zuen karrera Emma Martinek.[1]2018. urtean, Alavesera abiatu zen, 15 urte zituelarik. Bertan, 2021 urteko maiatzaren 30ean lehenengo mailara igotzea lortu zuen Alavés Gloriosas taldearekin. Gainera, 2021eko urriaren 9an lehenengo mailan debuta egin zuen Ibaian, Sporting de Huelvaren aurka (0-0).

Halere, minutu falta zela medio, neguko merkatuan Levante Las Planas talde kataluniarrera abiatu zen. Bertan bost gol sartu zituen eta lehenengo mailara igoera lortu zuen, bigarrenez jarraian, maiatzaren 29an.

Udako merkatuan, Real Oviedo emakumezkoen taldera abiatu zen. Bertan, hiru gol sartu ditu, eta 2.rfef mailara jaitsi da taldea.

2023-2024 denboraldian Futbol Club Bartzelonako bigarren talderako fitxatu du. Taldeak liga irabaztea lortu du, Emmak bi gol eskuratuta.

Erreferentziak

aldatu
  1. Emma. Txapeldunak.

Kanpo estekak

aldatu