Emma Cooke (Fayetteville, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1848ko irailaren 7a - Washington DC, 1929ko urtarrilaren 22a) arkulari estatubatuarra izan zen, hiru domina olinpiko irabazi zituena.

Emma Cooke
Bizitza
JaiotzaFayetteville (Pennsylvania)1848ko irailaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington1929ko urtarrilaren 22a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkularia

Olympic.org: emma-cooke Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Emma Cooke biziki interesatu zen bere karrera profesionala garatzera eta ospetsu izatera eraman zuen lanbideaz. “Archer professional industry”-ko pertsona trebeenetako bat izan zen urte luzez. Lanaz gain, Emma Cookek denbora asko ematen zuen donimak eskuratzeko aukera eman zion kiroleko hainbat trebetasun garatzen. [1]

Ibilbidea aldatu

Emmaren zaletasun eta gaitasunak azalarazi zituen kirola arku-tiroa izan zen. Honen helburu nabarmena, gaur egun, dianaren erdigunetik ahalik eta gertuen asmatzean datza, ahalik eta puntu gehien lortzeko. Orain arte, zazpi modalitate daude arku-tiroan: [2]

  • Arku-tiroa diana gainean aire zabalean
  • Arku-tiroa aretoan
  • Eremu-tiroa
  • Distantzia luzeko arku-tiroa
  • Arku-lasterketa
  • Arku-eskia
  • Basoko ibilbidea

Olimpiar jokoetako “distantzia luzeko arku-tiroan” parte hartu zuen bere herrialdearen ordezkari gisa. 55 urte bete berri zituelarik, 1904ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, San Luisen, Estatu Batuetan. Bi zilarrezko domina irabazi zituen, bata txanda nazionaleko probetan eta bestea Columbiako taldekako proban, eta gutxi gora-behera 190 metroko distantziara zegoen dianan puntuazio nahiko altua lortu zuelarik. [3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Emma Cooke - Bio, Facts, Family | Famous Birthdays. 2022-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. (Gaztelaniaz) Tiro con arco. 2021-11-29 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  3. (Ingelesez) «Emma Cooke Bio, Stats, and Results» Olympics at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Kanpo estekak aldatu