Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarea

Espainiar estatuko emakumeen liburutegi eta dokumentazio-zentroen sarea

Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarea 1995ean sortu zen, eta informazio-unitate espezializatuz osatuta dago. Zentrook generoan (genero-ikasketak), feminismoan eta emakumetan espezializatutako dokumentu-funtsak dituzte. Sareak liburutegiarteko lankidetza eta koordinazioa indartzea du xede, arazo komunak konpontzeko eta zentroen jarduna erraztuko duten lan-tresnak sortzeko.[1]

Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarearen I. topaketa (Iruñea, 1994).

Sarea ia autonomia erkidego guztietan hedatuta dago. Kide diren liburutegiak eta dokumentazio-zentroak erakunde desberdinetakoak dira, eta erabilera publikokoak. Beren funtsak katalogatuta eta antolatuta daude, prozedura normalizatuen arabera, eta indexazio-hizkuntza ez-sexistak erabiltzen dituzte. Langileak agiri-kudeaketan eskarmentudunak dira.[2]

Historia aldatu

Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen lehen bilera 1993an Madrilen egin ziren Estatuko Jardunaldi Feministan izan zen. «Juntas y a por todas» goiburuarekin egin ziren jardunaldiotan emakumeen gaineko dokumentazioa kudeatzeari buruz antolatutako lantegi batean, zehazki.

1994an, Iruñeko IPES elkartearen emakumeen liburutegiak emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen lehen topaketa antolatu zuen, eta 1995ean, ostera, Madrilgo emakumeen liburutegiak antolatu zuen bigarren topaketa. Orduan eratu zen Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen sarea.[3]

Emakumetan eta generoan espezializatutako espainiar estatuko agiritegien arteko komunikaziorako eta lankidetzarako baliabidea izateko sortu zen sarea.[4]

Sarea osatzen duten zentro motak aldatu

 
Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarearen V. topaketa (Telde, 1998)

Zein administrazioren mende dauden arabera, lau talde bereizten dira:[5]

  1. Berdintasun-politika publikoak sustatzen dituzten estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioetako gobernu-erakundeen mende daudenak.
  2. Udalei eta foru-aldundiei loturiko toki-administrazioko liburutegiak eta informazio- zein baliabide-zentroak.
  3. Mugimendu feministari loturiko elkarteen liburutegiak.
  4. Unibertsitate-ikerketako zentroetako dokumentazio-zerbitzuak.

Sarearen kide diren emakumeen liburutegiak eta dokumentazio-zentroak aldatu

Sarearen kide diren zentroak, autonomia-erkidegoka:[6]

Andaluzia
  • Mariana de Pineda, Emakumeen Europar Zentroa, Aukera-berdintasuneko Zerbitzua. Granadako Udala.
  • Berdintasun eta Gazteria Ordezkaritzako liburutegia. Granadako Diputazioa.
  • Genero-berdintasuneko Zerbitzuaren liburutegia/dokumentazio-zentroa. Malagako Diputazioa.
  • María Zambrano dokumentazio-zentroa. Andaluziako Emakumearen Erakundea.
  • Emakume- eta genero-gaietako Azterlanen Erakundeko liburutegia. Granadako Unibertsitatea.
Aragoi
  • Dokumentazio-zentroa eta liburutegia. Aragoiko Emakumearen Erakundea.
Gaztela-Mantxa
  • Dokumentazio-zentroa. Gaztela-Mantxako Emakumearen Erakundea.
 
Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarearen VII. topaketa (Valladolid, 2000)
Gaztela eta Leon
  • Valladolideko Emakumearen dokumentazio-zentroa eta liburutegia.
  • Emakumearen azterlan-zentroko liburutegia. Salamancako Unibertsitatea.
Katalunia
  • Badalonako Emakumearen Baliabide- eta aholku-zentroa. Emakumearen udal-programa.
  • Francesca Bonnemaison liburutegia.
  • Ca La Dona dokumentazio-zentroa.
  • Joaquima Alemany i Roca dokumentazio-zentroa. Emakumearen Kataluniako Erakundea.
  • Emakumearen azterlanen diziplinarteko mintegiko emakumearen azterlan- eta dokumentazio-zentroa.
  • Dolors Piera, Emakumeen aukera-berdintasunerako eta sustapenerako zentroa. Lleidako Unibertsitatea.
Madrilgo Erkidegoa
  • Clara Campoamor, Dokumentazio-zerbitzua eta liburutegia Alcobendasko Udala.
  • Aukera-berdintasuneko dokumentazio-zentroa. Familia eta Gizarte Ongizate Zinegotzigoa. Móstolesko Udala.
  • Dokumentazio-zentroa. Emakumearen Erakundea. Presidentetzako, Gorteekiko harremanetako eta Berdintasuneko Ministerioa.
  • Emakumearen azterlanen unibertsitate-institutuko liburutegia. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Valentziako Erkidegoa
  • Emakumearen liburutegia. Valentziako Generalitatea.
Galizia
  • Vigoko Dokumentazio eta baliabide feministen zentroa. Berdintasun Zinegotzigoa. Vigoko Udala.
Nafarroa Garaia
  • Emakumearen dokumentazio-zentroa eta liburutegia IPES Fundazioa.
  • Dokumentazio-zentroa. Nafarroako Berdintasunerako Institutua
 
Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarearen XVII. topaketa (Bilbo, 2010)
Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Maite Albiz, Emakumearen dokumentazio-zentroa.
  • Dokumentazio-zentroa. Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea.
Asturiasko Printzerria
  • Dokumentazio-zentroa. Emakumearen Asturiasko Institutua.
Errioxa
  • Emakumearen liburutegia eta dokumentazio-zentroa. Emakumeentzako Aholku Etxea.

Sarearen urteko topaketak aldatu

Urteko topaketetan zehazten dira jarduketa-lerro nagusiak:[7]

Edizioa Urtea Lekua Erakunde antolatzailea
I 1994 Iruñea IPES elkartearen Emakumearen liburutegia
II 1995 Madril Emakumeen Liburutegia
III 1996 Granada Granadako Unibertsitateko Emakume-azterlanen Institutua
IV 1997 Bartzelona Emakumearen Kataluniako Erakundearen dokumentazio-zentroa
V 1998 Telde Teldeko Udalaren emakumearen dokumentazio-zentroa
VI 1999 Mérida 8 de Marzo Fundazioaren azterlan- eta dokumentazio-zentroa
VII 2000 Valladolid Rosa Chacel elkartearen Emakumearen dokumentazio-zentroa
VIII 2001 Vigo[8] Alecrín elkartearen liburutegia eta dokumentazio-zentroa
IX 2002 Gijón Gijóngo Udaleko Emakumearen Zinegotzigoaren dokumentazio-zentroa
X 2003 Gasteiz Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko dokumentazio-zentroa
XI 2004 Murtzia Emakumearen Murtziako Erakundearen dokumentazio-zentroa
XII 2005 Sevilla Emakumearen Andaluziako Erakundearen María Zambrano dokumentazio-zentroa
XIII 2006 Malaga Málagako Diputazioaren probintzia-zerbitzuaren dokumentazio-zentroa
XIV 2007 Alcobendas Alcobendasko Udalaren Clara Campoamor, dokumentazio-zerbitzua eta liburutegia
XV 2008 Palentzia Demokraziaren aldeko palentziar emakumeen elkartearen Emakumearen Gaztela eta Leongo dokumentazio-zentroa
XVI 2009 Bartzelona Bartzelonako Francesca Bonnemaison liburutegia
XVII 2010 Bilbo Maite Albiz, Emakumearen dokumentazio-zentroa
XVIII 2011 L'Hospitalet de Llobregat L'Hospitaleteko Udalaren Emakumearen udal-programa
XIX 2012 Vigo Vigoko Udalaren Berdintasun Zinegotzigoaren dokumentazio eta baliabide feministen zentroa
XX 2013 Granada Granadako Unibertsitateko Emakume-azterlanen Institutua
XXI 2014 Toledo Emakumearen Gaztela-Mantxako Erakundearen dokumentazio-zentroa
XXII 2015 Salamanca Salamancako Unibertsitateko Emakume-azterlanen Institutua
XXIII 2016 Oviedo Emakumearen Asturiasko Erakundearen dokumentazio-zentroa
XXIV 2017 Bartzelona Emakumearen Kataluniako Erakunderen Joaquima Alemany i Roca dokumentazio-zentroa
XXV 2018 Sevilla Emakumearen Andaluziako Erakundearen María Zambrano dokumentazio-zentroa
XXVI 2019 Valentzia[9] Emakumearen liburutegia. Valentziako Generalitatea

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «XXIV Trobada de la Xarxa de Centres de Documentació i Biblioteques de Dones». 2019ko martxoaren 16an kontsultatua.
  2. (Gaztelaniaz) Bonachela, Aurelia Daza; Meseguer; Jiménez; Vallés. «Bibliotecas de mujeres: unas grandes desconocidas», Mi biblioteca: La revista del mundo bibliotecario, ISSN 1699-3411, 9. zenbakia, 2007, 106-115 orrialdeak.
  3. (Gaztelaniaz) Jornet i Benito, Núria; Tuset Páez, Núria (2016). «Construyendo la memoria de los feminismos : archivos, bibliotecas y centros de documentación. Una mirada al pasado, una reflexión para el futuro». BiD: textos universitaris de biblioteconomia i documentació, 36. zenbakia (ekaina). <http://bid.ub.edu/es/36/jornet.htm>. DOI: http://dx.doi.org/10.1344/BiD2016.36.10 [Kontsulta data: 2019-05-23.]
  4. (Gaztelaniaz) Jiménez, Montse Argente; Muñoz. «La formación de las bibliotecarias y las bibliotecas de mujeres en España», Revista general de información y documentación, ISSN 1132-1873, 25. liburukia, 1. zenbakia, 2015, 47-67 orrialdeak.
  5. (Gaztelaniaz) Jiménez, Montse Argente; Muñoz. «Red de Centros de Documentación y Bibliotecas de Mujeres: cooperación entre las bibliotecas feministas españolas», El profesional de la información, ISSN 1386-6710, Vol. 19, Nº 5, 2010, 504-509 orrialdeak.
  6. «Centre de Documentació Joaquima Alemany i Roca». 2019ko martxoaren 21ean kontsultatua.
  7. (Gaztelaniaz) «XXIII Encuentro de la Red de Centros de Documentación y Bibliotecas de Mujeres - IPES Mujeres y Feminismos». 2019ko martxoaren 21ean kontsultatua.
  8. (Gaztelaniaz) «Biblioteca de mujeres de toda España debaten en Vigo sus próximos proyectos». 2019ko martxoaren 21ean kontsultatua.
  9. (Gaztelaniaz) «XXVI Encuentro de la Red de Centros de Documentación y Bibliotecas de Mujeres - Noticias - Generalitat Valenciana». www.inclusio.gva.es. 2019ko apirilaren 15ean kontsultatua.

Kanpo estekak aldatu