Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia
Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia (ingelesez: International Tribunal on Crimes against Women-frantsesez: Tribunal international des crimes contre les femmes) 1976ko martxoaren 4tik 8a arte Bruselako Biltzar-Jauregian egin zen herri-epaiketa izan zen. Helburua emakumeen aurkako krimenak eta indarkeria salatzea zen; 40 herrialdetako 2000 emakumek baino gehiagok parte hartu zuten. Antolatzaile nagusietarikoak Diana Russell eta Nicole Van Den Ven izan ziren.[1]
Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia | |
---|---|
Mota | People's Tribunal (en) manifestazio |
Denbora-tarte | 1976ko martxoaren 4a - 1976ko martxoaren 8a |
Argumentu nagusia | Emakumeen aurkako indarkeria |
Kokaleku | Brusela |
Herrialdea | Belgika |
Antolatzailea | Diana Russell |
Partehartzaile kopuru | 2.000 |
Antolaketa
aldatu1976ko martxoaren 4an, Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia inauguratu zuten Bruselan. Ekimenarako erreferentziak Nurenbergeko epaiketen zein nazioarteko epaitegietan bilatu zituzten, esaterako Bertrand Russellek Vietnamen burututako krimenen aurkako bultzatutakoa. 40 herrialdetako 2.000 emakumek hartu zuten parte, amatasuna, heterosexualitate derrigortua, klitoriaren ablazioak, bortxaketak, lesbianismoaren aurkako jazarpena eta haurren aurkako sexu-abusuen gaiak landuz. Sorburua aurreko urtean, 1974an, Frankfurten ospatu zen Nazioarteko Konferentzia Feminista izan zen. Urte bat geroago, Parisen, epaimahaiaren lerro nagusiak onartu ziren eta batzorde antolatzailearen zortzi pertsonal aukeratu ziren.[2]
Epaimahaiaren ospakizunean "Take Back the Night" martxa berria egin zen. Martxa hau 1973an egin zen lehen aldiz AEBko San Frantziskon, pornografiaren aurka, eta Estatu Batuetan deialdi berriak egin ziren emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako protestekin lotuta.
Partehartzaileak
aldatuBesteak beste, Epaimahaira joatean laguntzaile askok hartu behar izan zuten arriskua nabarmendu zen. Parte-hartzaileen erregistroak erre egin ziren haien aurkako jazarpena saihesteko.
40 herrialdetatik etorritako 2.000 pertsona baino gehiago joan ziren auzitegira: Mendebaldeko Alemania, Antillak, Australia, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Danimarka, Egipto, Eskozia, Espainia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia, Euskal Herria, Grezia, Ginea, Herbeheereak, Islandia, India, Iran, Irlanda, Israel, Italia, Japonia, Korea, Luxemburgo, Mexiko, Mozanbike, Norvegia, Filipinak, Portugal, Puerto Rico, Hegoafrika, Suitza, Suedia, Siria, Taiwan, Vietnam eta Yemen.[3]
Liburua
aldatuRussell eta Van Den Ven antolatzaileak 1976 gertatutako guztia liburu batean jaso zuten: Crimes Against Women: Proceedings of the International Tribunal, Les Femmes, 1976.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Doughty, Frances. Lesbians and International Women's Year: A Report on Three Conferences, in Our Right to Love: A Lesbian Resource Book, Ginny Vida, Prentice Hall, 1978, ISBN 0-13-644401-6, p148
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/emakumeen-aurkako-delituen-nazioarteko-epaitegia-inauguratu-zuten-bruselan
- ↑ https://www.everything2.com/index.pl?node_id=720761
- ↑ https://web.archive.org/web/20190906174705/http://www.dianarussell.com/f/Crimes_Against_Women_Tribunal.pdf