Ella A. Thomas (Asmara, 1981eko abuztuaren 15a) aktore, modelo eta ekoizle eritreo-estatubatuarra da, NCIS: Los Angeles telesailean Jada Khaled-en rola betetzeagatik ezaguna.

Ella Thomas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElla
JaiotzaAsmara1981eko abuztuaren 15a (42 urte)
Herrialdea Eritrea
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, telebista-aktorea eta zinema aktorea

ellathomasonline.com
IMDB: nm1724833 Allocine: 192443 Allmovie: p636786 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ama eritrearra du eta aita Estatu Batuetako Aire Indarretako ofiziala. Asmara hiriburuan jaio zen baina txikitan Alemaniara joan zen bizitzera, aita hara destinatu zutelako[1]. Kindsbach herrixkan bizi izan zen eta alemaneraz gain frantsesa eta ingelesa ere ikasi zituen. Bertako ikastetxean hasi zen antzezlanak interpretatzen. Sarritan joaten zen Asmarara familiakoak ikustera.

XXI. mendearen hasieran Estatu Batuetara joan zen aktore ibilbidea egitera eta 2009an Surrogates filmean Lisaren papera betetzean ezagun bihurtu zen. Bruce Willisekin egin zuen lan bertan[2]. 2011 urtean NCIS: Los Angeles telesailean azaldu zen Jada Khaled-en rola betetzen. Sudango gobernadorearen alabaren papera egin zuen hain zuzen ere[3]. 3. denboraldian ohiko aktorea bihurtu zen eta lau urte beranduago paper berarekin ohikoa bihurtu zen berriz. 2016an Nina Simoneren bizitzan oinarrituriko Nina filmean Lorraine Hansberry idazlea izan zen eta lan nabarmena izan zuen[4].

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2005 Choker Godiva
2006 All In Jatetxeko zerbitzaria
2009 Surrogates Lisa
2010 Napoleonic Josephine Moliet laburmetraia
2014 Borderclash Celia Ricodonna laburmetraia
2015 Daniel and the Lion's Den Ellen Robbins laburmetraia
2016 Nina Lorraine Hansberry
2016 A Boy Called Po Clarissa Evans
2017 The Queen of Hollywood Blvd Josie

Telesailak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2006 Shark Telefonoko neska atal bakarra
2006 7th Heaven emakumezko etiopiarra atal bakarra
2006 Misconceptions aktorea atal bakarra
2007 Ugly Betty neska ikusgarria atal bakarra
2007 Las Vegas Julia Thomas atal bakarra
2007 How I Met Your Mother Neska atal bakarra
2007 Point of Entry Monique Telefilmea
2008 NCIS Heidi atal bakarra
2008 Don King Presents: Prizefighter Tabetha Bideo-jokoa
2008 Polizeiruf 110 Janina atal bakarra
2008 Entourage Viveca atal bakarra
2009 CSI: Miami Nadine Alcott atal bakarra
2009 The Storm Anna Roberts Miniseriea
2009 CSI: NY Deborah Meade, FBI agentea atal bakarra
2010 Parenthood Lisa Genatasio atal bakarra
2010 Castle Natasha Piper atal bakarra
2011 All My Children Diana Holden Ohiko aktorea
2011–12, 2015–16 NCIS: Los Angeles Jada Khaled Ohiko aktorea (3. eta 7. denboraldietan)
2013 Almost Human Vanessa atal bakarra
2014 Bones Lyla Thomas atal bakarra
2015 Portrait of Love Julia Robbins Telefilmea
2015 Ballers Kara Cooley 2 atal
2016 Mistresses Jackie Ohiko aktorea (4. denboraldian)
2016–17 Ice Lala Agabaria Protagonista (1. denboraldian)
2017 Me, Myself & I Jasmine atal bakarra
2017 Ten Days in the Valley Isabel Knight Ohiko aktorea
2018 Supergirl Tormock atal bakarra
2019 The Detour Skye atal bakarra
2020 Quarantine Willa Ohiko aktorea

Ekoizlea aldatu

Urtea Izenburua Lana
2012 The Scam Ekoizlea eta jantzi diseinatzailea
2013-14 Top Flight Security Ekoizlea eta jantzi diseinatzailea (11 atal)
2015 Daniel and the Lion's Den Ekoizlea eta idazlea

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «BIO» Ella A. Thomas Official Website (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  2. Surrogates (2009) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  3. (Ingelesez) «Jada Khaled» NCIS - Los Angeles Database (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  4. Txantiloi:Es-ar Nina (2016). (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).

Kanpo estekak aldatu