Elizabeth M. Gilbert (Waterbury, Connecticut, 1969ko uztailaren 18a) nobelak, entseguak, istorio laburrak, biografiak eta memoriak idatzi dituen idazle estatubatuarra da.

Elizabeth Gilbert

Bizitza
JaiotzaWaterbury (Connecticut)1969ko uztailaren 18a (54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta saiakeragilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

elizabethgilbert.com
IMDB: nm2418691 Facebook: GilbertLiz Twitter: gilbertliz TED: elizabeth_gilbert Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ingeniari kimiko baten eta erizain baten alaba da Gilbert eta Catherine Gilbert Murdock arrebarekin batera hazi zen, Lichtfielden (Connecticut) gabonetako zuhaitzak landatzen dituen baserri batean. Familia mendian bizi zen telebistarik eta disko-jogailurik gabe, eta, beraz, kide guztiek asko irakurtzeaz gain, dibertitzeko istorio eta antzezlan txikiak ere idazten zituzten.

NYUra joan zen eta 1991n zientzia politikoetan graduatu zen. Handik aurrera, bizitza xelebrea izan zuen: sukaldaria, zerbitzaria eta esperientzia horien ingurua idaztea xede zuen aldizkari batean kadetea ere izan zen. Adibidez, sukaldari izan zen garaian oinarritutako hainbat istorio labur idatzi zituen, baita The Last American Man liburua ere.

Ez du seme-alabarik nahi izan ez duelako.[1]

Kazetaria aldatu

Esquire aldizkariak Pilgrims ipuina argitaratu zuen 1993an, Idazle iparramerikar baten debuta izenpean. Norman Mailerren ondoren Esquiren estreinatu zen lehen ipuin-idazlea izan zen. Hori dela eta, kazetari gisa lan egonkor bat lortu zuen hainbat aldizkarietan, esaterako; SPIN Magazine, GQ, New York Times Magazine, Allure, Real Simple eta Travel + Leisure aldizkarietan.

GQ aldizkarian 1997an argitaratu zuen The Muse of the Coyote Ugly Saloon artikuluak, zeina Gilbert Manhattanen zerbitzari lanetan ari zen bitartean gertatutako pasadizoetan oinarritua zegoen, Bar Coyote filmerako gida izan zen. The Ghost ez-fikziozko obrarekin, zeina Hank Williams iiian oinarrituta dagoen eta 2000. GQ-n urtean argiataratu zen, Liburuaren Sari Nazionalerako izendapena jaso zuen. Gainera, 2001ean Best American Magazine Writing-en sartu zen.

Liburuak aldatu

Haren lehen liburua izan zen Pilgrims (Houghton-Mifflin 1997) istorio laburren bildumak Pushcart saria jaso zuen eta PEN / Hemingway Award-eko finalista ere izan zen. Ondoren, The New York Timesek Gilberten Stern Men eleberria (Houghton-Mifflin, 2000), "liburu bikain"-tzat hartu zuen.

2006an Eat, Pray, Love: One Woman's Search for Everything Across Italy, India e Indonesia argitaratu zituen Viking argitaletxearekin eta atzerrian bidaiatzen zuen bitartean egindako idazlearen azterketa espiritual eta pertsonalari buruzko urteko kronika da. Liburu hau 2006ko udaberritik 2008ko urrira New York Times best seller ez-fikzio zerrendan egon zen eta 88 aste igaro ondoren, liburua oraindik 2. postuan mantendu zen. Gero, Oprah Winfrey ikuskizunean agertu zen. Columbia Picturesek liburuaren eskubideak erosi zituen eta obraren filmaketa programatu zen, Julia Roberts protagonistatzat zuela. Come, reza, ama filma 2010eko abuztuan estreinatu zen gaztelaniaz, aldaera batekin.

2013an The Signature of All Things idatzi zuen (gaztelaniaz La firma de todas las cosas). Times[2] aldizkariaren arabera, 2013ko fikziozko 10 liburu onenen artean 5. postua lortu zuen

2015. urtean, Gilbertek Big Magic: Creative Living Beyond Fear, autolaguntza liburua argitaratu zuen eta bizitza sortzaile bat nola bizi erakusteko hainbat jarraibide ematen ditu bertan. Emandako aholkuek norberari buruzko zalantzak gainditzea, perfekzionismoa saihestea eta agenda ezartzea dute helburu, besteak beste.[3]

Bibliografia aldatu

Istorio laburrak aldatu

Eleberriak aldatu

Biografia aldatu

  • The Last American Man, (2002) (National Book Award eta National Book Critic's Circle Awardeko finalista)

Memoriak aldatu

Kolaboratzaile gisa aldatu

  • The KGB Bar Reader: Buckle Bunnies (1998)
  • Why I Write: Thoughts on the Craft of Fiction (1999)
  • A Writer's Workbook: Daily Exercises for the Writing Life (hitzaurrea) (2000)
  • The Best American Magazine Writing 2001: The Ghost (2001)

Erreferentziak aldatu

  1. «The Courage to Choose» eOmega.org (Omega Institute for Holistic Studies).
  2. Grossman, Lev. (4 de diciembre de 2013). Top 10 Fiction Books of 2013. Time.
  3. Willa Paskin. (20 de septiembre de 2015). Elizabeth Gilbert's 'Big Magic'. Time.

Kanpo estekak aldatu