Elin Rubensson

futbolari suediarra

Elin Ingrid Johanna Rubensson, Elin Rubensson bezala ezaguna, (Ystad, Suedia, 1993ko maiatzaren 11 - ) futbolaria da.

Elin Rubensson

Bizitza
JaiotzaYstad1993ko maiatzaren 11 (31 urte)
Herrialdea Suedia
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Malmö FF2010 / 20148713
Sweden women's national association football team2012 /
BK Häcken FF2015 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia9
Pisua59 kilogramo
Altuera1,66 metro

Twitter: ElinRubensson FIFA: 324596 UEFA: 250005738 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Bere ibilbidean zehar bi futbol taldetan baino ez du jokatu: FC Rosengård eta BK Häcken (lehenago Copparbergs/Göteborg FC izenekoa). Suediako futbol selekzioarekin ere jokatu du.

2013ko maiatzean, Malmök (gaur egun FC Rosengård) Rubensson aurrelari izatetik ezkerreko atzelari bihurtu zuen. Gaur egun, erdilari jokatzen du.

2014ko abenduan talde hori utzi eta  Kopparbergs/Göteborg FC-rekin bi urteko kontratua sinatu zuen.

2018ko abuztuaren 4an 5 urteko kontratua luzatu zuen Kopparbergs/Göteborg FC-rekin.

Selekzioarekin aldatu

Rubenssonek 2012an egin zuen debuta selekzioarekin.

2015eko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Suediako selekziorako izendatu zuten eta 4 partidatan agertu zen.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan Suediako 6 partidetan agertu zen eta Zilarrezko Domina irabazi zuen.

2017ko Europako Futbol Txapelketan Suediako zerrendan izendatu zuten eta bi partidatan agertu zen Suediak Herbehereen aurka final-laurdenetan galdu zuelako.

2019ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Suediak Tailandiari 5-1 irabazitako partidan gola sartu zuen.

Kanpo estekak aldatu