Elhe
Elhe edo Ele, antzinako euskal jainkoa da; Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean gurtzen zena. Berari buruzko inskripzioak Eup herrian aurkituak izan ziren, Garona Garaian.
Elhe | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | arra |
Ez dugu bere ezaugarrien berri. Bernardo Estornes Lasak zera aipatzen du; "Lelo" kanta-mitoan, esate baterako Izaban, kantuak "Ail Lelelo...Ail Lelelo" esaten duela. Beretzako lotura bat egon daiteke esanahi iluneko "Lelo" kanta zaharraren eta Elhe jainkoaren artean. Leloren kantua, ordea, faltsutzat hartzen da gaur egun.
Anastasio Arrinda Albisuk Ele-ri esanahia bilatu nahian, Eli hitzarekin parekatzen du. Eli, abere taldea esan nahi duenez, jainko hau, abere izena dutenen artea sailkatzen du.[1]
Inskripzioak
aldatuJainko honi eskainitako bi epigrafeak Saint-Béat-etik gertu dagoen Eup herrian agertu dira. Erromatar garaian, Eup, Lugdunum Convenarum (egungo Sent Bertran de Comenge) hiri lurretan zegoela uste da:
1- Sembetten-ek Elhe jainkoari botoz eskainitako aldareko inskripzioa:
CIL XIII, 59 = CAG-31-02, 157. or.:
Sembetten / Bihoscin- / nis f(ilius), Elh[e?] / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)[2]
Itzulpena: Bihoscin-en seme Sembetten-ek Elhe-ri, gogo onez eta merezimenduz bete du bere botoa.
Gaur egun, Sent Bertran de Comengeko Musée Archéologique Departemental-en gordetzen da.[3]
Idazkun honetan, eskaintzaileak eta bere aitak, akitanierazko izenak dituzte.
2- Iustinusek eskainitako aldareko inskripzioa:
CIL XIII, 58= CAG-31-02, 157. or:
Ele deo / Iustinu/s Iusti f(ilius) / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)[2]
Itzulpen proposamena: El (edo Ele) jainkoari, Iustinus, Iustuen semak, merezimenduz gogo onez bere botoa bete du.
Gaur egun, Sent Bertran de Comengeko Musée Archéologique Departemental-en gordetzen da.
Idazkun honetan, eskaintzaileak eta bere aitak, izen latinoak dituzte. Biek ala biak, izen bakarra erabiltzen dutenez, erromatar hiritartasuna ez duten herritarrak direla suposa dezakegu.
Bibliografia
aldatu- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
- K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
- Julien Sacazeren lanak:
- Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
- Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
- Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EUSKALDUN ERROMATAR ALDIA (III)» Kondaira: 6..
- ↑ a b «Epigraphische Datenbank Clauss - Slaby» www.manfredclauss.de (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).
- ↑ «Inscripciones aquitanas» eorduna.awardspace.info (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).