Elginen marmolak, Partenoiko marmolak edo Partenoiko eskulturak izenak erabiltzen dira Atenasko Partenoitik ekarritako marmol bilduma zabala izendatzeko Ingalaterran.

Elginen marmolak
Jatorria
Sortzailea(k)Fidias
Sorrera-urteaK.a. 440(e)ko hamarkada
Aurkikuntza lekuaAtenasko Akropolia
KulturaAntzinako Grezia
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdin pentelikoa
Deskribapena
Honen parte daBritish Museum
Kokapena
LekuaBritish Museum
BildumaBritish Museum
Koordenatuak51°31′09″N 0°07′42″W / 51.5192°N 0.1283°W / 51.5192; -0.1283
Map
JabeaBritish Museum
britishmuseum.org…

Bilduma Britania Handira 1801 eta 1805 bitartean iritsi zen Thomas Bruce, Elgin-go kondearen eskutik, otomandar dominazioaren garaian Atenasen bizi zen ofizial britaniar bat. Honek agindu zuen pieza horiek Partenoitik kentzeko. 1939Tik marmolak Britaniar museoaren barnean bereziki egokitutako gela batean erakusten dira.

Bildumaren edukia aldatu

Guztira bildumak Partenoiko eskultura dekoratiboen erdiak ordezkatzen ditu: jatorrizko frisoak zituen 160 metroetatik 75 metro dira; 92 metopetatik 15 dira; frontoietako 17 figura partzial, baita arkitekturako beste hainbat pieza ere.

Elgineko piezen eskuratzeak Akropoliko beste pieza batzuk ere bazituen bilduman: Erekteiona, Greziaren independentzia gerran (1821-1823) hondakinetara murriztua, Propileoak eta Atena Nike tenplua.

Elgineko marmolek , beraz, frontoiak , lapita eta zentauroen arteko borrokak deskribatzen dituen metopak, baita Partenoiaren barnealdea dekoratzen zuten frisoa ere osatzen zuten.

Gaur egun, frisoaren bi heren Londresen daude eta gainontzeko Atenasen dago, beste museo batzuetan sakabanaturik. Frisoak panateneen prozesioa irudikatzen duela pentsatzen da, Atenas guztiak parte-hartzen zuen prozesio bat Atenari artilezko peplo egin berri bat eramateko. Antzinako garaiei omen eginez jartzen zitzaizkien jainkoei benetako arropak zizelkatuak egon beharrean.

Prozesioa partenoiaren ekialdean amaitzen da eta greziar jainkoak irudikatzen ditu eserita tenpluaren ertz banatan beraien zerbitzariak erdian egonik. Frisoaren zati hau oraindik zaharberritzen dago, Atenas eta Londresen arteko lana izanik honakoa.

Kokapenaren inguruko eztabaida aldatu

Elgin ez zen izan elementu historikoak bere jatorrizko kokalekutik sakabanatzen zituen lehena. Britaniar museoak Partenoiko beste eskultura batzuen zatiak ditu beste bilduma batzuen bidez eskuratuak eta Elginekin erlaziorik ez dutenak.

Marmolekin egin behar zenaren inguruko eztabaida luze bat dago. Elginen helburua ingurune kutsakor batetik babestea bazen, askoren iritziz , bereziki greziar gobernua, Atenasera itzuli beharko liratekeela pentsatzen dute Akropoli museoak erakusteko. Britaniar Museoak marmolak kontserbatu eta erakusteko eskubidea duela irizten du, nahiz eta Elginek Sultanaren baimen bat faltsifikatu zuen hauek eskuratzeko. Greziarrek monumentuaren osotasunari erreferentzia egiten diote, izan ere, marmolak ez dira pieza solteak, baizik eta monumentu bakarretik atera zituztelarik, hau zatitan banatuz.

Ikusi ere aldatu

Kanpo estekak aldatu