Thomas Bruce Elgin (Elgingo VII. kondea) (Broomhall, Fife, Eskozia, 1766ko uztailaren 20a - Paris, 1841eko azaroaren 14a) britainiar diplomatikoa eta arte-bildumagilea izan zen. Elginen eskulturak izenekoak eskuratu zituelako da ezaguna. Militarra zen, jeneral nagusia. 1790. urtean hasi zen diplomazia-lanetan; Bruselan, Berlinen, Konstantinoplan eta beste zenbait herritan izan zen ordezkari. Frantziatik bere herrira zihoala, Amienseko Ituna hautsi zen; atxilotu egin zuten, eta 1806ra arte ezin izan zuen Ingalaterrara itzuli.

Thomas Bruce Elgin

Ambassador of the United Kingdom of Great Britain and Ireland to the Ottoman Empire (en) Itzuli

1801 - 1803
ambassador of the United Kingdom to Turkey (en) Itzuli

1799 - 1803
ambassador of the United Kingdom of Great Britain and Ireland to Prussia (en) Itzuli

1795 - 1799
Lorden Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaFife1766ko uztailaren 20a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
 Erresuma Batua
HeriotzaParis1841eko azaroaren 14a (75 urte)
Familia
AitaCharles Bruce, 5th Earl of Elgin
AmaMartha Bruce, Countess of Elgin and Kincardine
Ezkontidea(k)Mary Bruce, Countess of Elgin (en) Itzuli  (1799ko martxoaren 11 -
Elizabeth Oswald (en) Itzuli  (1810eko irailaren 21a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBruce etxea
Hezkuntza
HeziketaSt Andrews Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Westminster School (en) Itzuli
Harrow School
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria
Enplegatzailea(k)Foreign Office (en) Itzuli
KidetzaSociety of Dilettanti (en) Itzuli
Society of Antiquaries of Scotland (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTory

Elginen eskulturak aldatu

Arte klasikoa oso gustukoa zuenez, Elginek Greziako arte-hondakinak lurpetik atera eta biltzeko baimena eskatu zion Turkiako gobernuari (garai hartan Grezia Turkiaren mendean zegoen). Baimena lortu eta Partenoitik aztarna ugari hartu zituen: frisoak, kariatideak, horma-zatiak, zutabeak, arkitrabeak eta abar. 1803tik 1812ra bitarteko urteetan, bere eskultura-bilduma Ingalaterrara eraman zuen. Greziatik ateratako lan horietako batzuk galdu egin ziren, itsasontzietako bat hondoratu zelako. Kritika gogorrak izan zituen eskulturak Greziatik lapurtu zituelako, besteren artean Lord Byronek ere aurka egin zion The Curse of Minerva (Minervaren madarikazioa) poeman. Britainia Handiko gobernuak Greziatik jasotako eskulturak erosi zizkion, oso merke Elginen ustez. Gaur egun, British Museumen daude ikusgai. 1983an, Greziako gobernuak British Museumi eskatu zizkion eskulturak, baina hark ezezkoa eman zion, beste arrazoien artean, eskulturak zaindu eta gorde zituztela esanez. Eztabaida konpondu gabe geratu zen.

Erreferentziak aldatu