Elena Barrena
Elena Barrena Osoro (Eibar, 1953ko maiatzaren 27)[1], historialaria eta irakaslea, Gipuzkoako lurralde historikoaren erdi aroko historia ikerketan[2] jardun du bereziki. Deustuko Unibersitatean doktoratu zen Gipuzkoaren sorrera historikoari buruzko tesiarekin.
Elena Barrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Ibilbide akademikoa
aldatuDeustuko Unibertsitatean Lizentziaduna, Filosofia eta Letretan, Historia atalean 1977ko uztailaren 6an.
Doktore tesia
aldatuFilosofia eta Letretan Doktore, Historia atalean, Las transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época medieval: la reforma histórica de Guipúzcoa tituluarekin aurkeztu zuen doktore-tesia 1988ko irailaren 30ean Deustuko Unibertsitatean. Hurrengo urtean unibertsitateko argitalpen sailak argitaratu zuen lana La formación histórica de Guipúzcoa: transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época altomedieval izenburuarekin.
Tesian Iputzaren esanahia jorratu eta ulergarri bihurtu zuen Barrenak, eta Gipuzkoa deitzen dugun izaki politikoaren izaera, izanak eta osagaiak ere xehatu zituen.[3]
Karguak Deustoko Unibertsitatean
aldatu- 1991-2018: Iraskasle. (1991n irakasle titularra; Katedratikoa 2002an; Emeritoa 2018an)
- 1994: Euskal Herriko departamenduko zuzendaria
- 1997-2000: Filosofia eta Letretako Fakultateko Dekanoa
- 2000-2003: Humanitateko Fakultateko Dekanoa
- 2005: Donostiako Kanpuseko idazkariordea
- 2015-2018: Idazkari Nagusiaren ondokoa
Argitalpenak
aldatu- La formación histórica de Guipúzcoa: transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época altomedieval, Donostia 1989, Deustuko Unibertsitatearen argitalpen saila.
- Hemen: Kutxa-Gipuzkoa, 1879-1995, Donostia 1995, Kutxa Fundazioa
- Gipuzkoako komunikabideen historia: antzinaroa eta ertaroa, Donostia 1991 José Antonio Marín Paredesekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundia.
Omenaldiak
aldatu2024 urtean 35 urte beteko dira Barrenak doktore tesia defendatu zuenetik, eta lan horrek hurrengo historialari belaunaldian izan duen eragina ospatzeko, Ikasle eta lankide izan dituen historialari eta bestelako kolaboratzaile talde batek Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre izeneko ekimena abiatu du. Omenaldi honek, Gipuzkoari buruzko lehen aipamenaren milagarren urtearen efemeriderako prestaketa izan nahi du ere, Barrenaren ikerketa gai nagusietako bat izan baita.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Barrena Osoro, Elena - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ «Elena Barrena Osoro (historialaria): “Iluntzat dugun Erdi Aroan egindako bideetatik hasi zen antolatzen gaurko Eibar”» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ a b Juan Carlos Mora eta David Zapirain. (2024-02-27). «Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre» Ereiten.eus.