El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes
El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes (Aranzazu-Oñatiko eta inguruko euskal hiztegia) liburua Kandido Izagirreren ikerketa lanaren emaitza da. Egilea 1967an hil ostean plazaratu zen nahiz eta erabat osatu ez izan. Argitalpena, Izagirreren omenez, Luis Villasantek paratu zuen, horretarako sarrera interesgarria eginez. Argitalpena Anuario de Filogia vasca Julio de Urquijo aldizkariak burutu zuen. 1994an Oñatiko Udalak edizio berri bat plazaratu zuen.[1]
El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argumentu nagusia | hiztegigintza |
Lanaren plana
aldatuLiburuaren eduki nagusia hiztegia baldin bada ere, behin betiko edizioan badira beste atal batzuk:
- Hitzaurrea, Villansantek egina, 5.or.
- Sarrera, Villasantek egina, 6-27. or.
- Oñatik euskaraz jasotako testu laburrak eta haien itzulpenak, 28-38. or.
- Hiztegia, alfabetikoki antolatuta, 39-248.or.
Edukia
aldatuLiburuan Izagirrek 1952tik egindako urtetako ikerketa lana biltzen da. Oinarrian egileak prestatutako fitxategiak daude. Hitzak eta esamoldeak Arantzatzu-Oñati inguruko baserrietan bildu zuen, beraz landa-lan handia egin zuen, baserrien desagertzeko prozesua bete-betean hasita zegoenean.[2] Bildutako lanetan ez dira hitzak bakarrik biltzen; badira ere esamoldeak, atsotitzak, asmakizunak e.a., baina beti ezer erantzi gabe, hau da, interpretaziorik gehitu gabe.
Bibliografia
aldatuEl vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes, Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology, ISSN 0582-6152, 4.liburuki, 1.zk., 1970, 1-245 or. Hitzaurrea, antolaketa eta oharrak: Luis Villasante. Aldizkarian argitaratuta, ondoren separata moduan zabaldu zen. Lege-gordailua 1967koa da.[3]