El Polvorín

Karrantzako leizea

El Polvorín Karrantzan, Kantabriako mugatik gertu, dagoen leizea da. 1943an Ferrerrek Ventalaperra D izenarekin izendatu zuen, eta hego-ekialdera begira Miron mendiaren magalean izen berarekin irekitzen diren haitzulo multzoaren parte da.[1]

El Polvorín
marker-color2=665448
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaKarrantza
Koordenatuak, parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Ezaugarriak
Garaiera180 m.
Bisitagarriaez
Margoakez
Aztarnakbai

Bertan, gutxienez, duela 150.000 urte inguruko 18 giza fosil topatu zituzten arkeologoek, eta, adituen ustez, litekeena da guztiak gizaki bakarrarenak izatea. Emakumezko batenak, seguruenik. «Andere» deitu zuten. Hauek Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak izan zitekeen. Jose Miguel Barandiaranek egin zituen lehen indusketak kobazuloan, 1931n, eta maiz jo zuten bertara ikerlariek eta espeleologoek geroztik. «Andere»n lehen arrastoak, hain zuzen ere, 1983an egindako bilketan batu zituzten, eta 2000. urtean bildutakoak dira beste arrasto batzuk. 2020an hasi zen Asier Gómez Olivencia geologoak gidatutako ikerlari taldea El Polvorineko aztarnategian bildutako faunaren fosilak aztertzen, eta orduan egin zuten aurkikuntza.[2]

Erreferentziak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.