Ekuatore Afrika termino anbiguoa da. Sarritan, klima tropikalaren eraginpean dagoen Saharaz hegoaldeko Afrikako eremuari erreferentzia egiteko erabiltzen dute, ekuatoreak zeharkatutako eremuekin bat datorrena.[1] «Stricto sensu» terminoak Kongoko arroa eta Aintzira Handien eskualdea soilik hartzen ditu bere barnean; «Lato sensu», Ginea eta Adarra ere har ditzake, edo, azken batean, tropiko osoa. Nagusiki eremu bantua da.[2]

Ekuatorearen irudia Kenyan

Terminoa sarri medikuntza tropikalean eta klimatologian erabiltzen dute, nahiz eta jatorrian izen horrek konnotazio geopolitiko kolonialistak zituen; Frantziak bere koloniarako erabili zuen terminoa, Ekuatore Afrika Frantsesa, egungo Gabon, Kongoko Errepublika, Afrika Erdiko Errepublika eta Txaderako. Ginea Espainiarrak ere izena aldatu eta Ekuatore Ginea izendatu zuen 1968an Espainiatik independizatu zenean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Rich Peterson. (1996ko abendua). Equatorial Africa. .
  2. (Gaztelaniaz) «África ecuatorial» ArteHistoria.

Kanpo estekak aldatu