Ehun babeslea landareen ehun mota da, kanpoko azala estali eta babesleten duena, edo landarearen barrualdean ehun batuk eta beste batzuk banatzen duena. Zelulen artean ez dute hutsarterik. Lau ehun babesle mota daude: epidermisa, exodermisa, endodermisa eta suberra.

  • Epidermisa: landareen gorputza estaltzen duen zelula geruza jarraitua eta, gehienetan, bakarra da. Kanpokoalde guztia (sustraiak izan ezik) substantzia iragazkor batez bustia dago: kutina. Kutinak kutikula izeneko geruza garden bat eratzen du eta geruza horri esker epidermisak ez ditu ur eta gasak iragazten. Kutikularen gainena argizaria ezar daiteke. Bere zelulek ez dute kloroplastorik. Epidermiseko zelula batzuk luzatu edo zatitu egin daitezke eta ileak edo trikomak eratu. Funtzio desberdinak dituzte ile horiek: zurgatu, babestu, eutsi.
  • Exodermisa: landare gimnospermo eta angiospermo helduek sustraietan duten ehun berezia da. Aldez aurretik dagoen ehun baten (gehienetan parenkima bat) zelula suberifikatu egiten direlako sortzen da. Zelula biziek osatzen dute.
  • Endordermisa: normalean zelula biziduen geruza bakar batez osaturiko barnealdeko ehun bat da. Sustraietan ehun eroaleak eta parenkima periferikoak banatzen dituen zilindroa eratzen du. Zelula gazteek laguntza bat eramaten dute horma erradial eta zeharkakoetan: Casparyren banda. Zurtoinetan nekez azaldu. Kambium eta Felogenoa babestu eta banatzen du.
  • Suberra: Felogenoaren eta sustrai zaharren ondorioz sortzen da. Hilda eta airez beterik dauden zelulak elkarren ondoan ezartzen dira euren artean hutsarterik utzi barik eta horrela, ura eta gasari iragazten uzten ez dien geruza osatzen dute. Iragazkortasun hori dela eta, suberra duten landareetan gas eta ur trukaketa egiteko lentizelak erabitlztzen dira: zelula bizen kordoiak dira, kortxoko zelulen artean sartuta daude eta barruko ehun biziak kanpokoekin lotzen dituzte. Suberra orbainketa ehuna ere bada. Artelatzean oso garatua dago eta hortik dator zuhaitz horren izen zientifikoa : Quercus suber.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu