Ehun eroalea landare ehun mota konplexuenak da. Ehun honen zelulek landareen ehun guztien artean bereizte mailarik handiena dute eta landarearen gorputz osoan barrena elikagai disolbatuak garraiatzen berezituta daude. Eboluzioari dagokionez, pteridofitoetan agertzen dira, hau da, lehorrera guztiz egokitzea lortu zuten lehenengo landareetan.

Bi ehun eroale mota daude: xilema eta floema. Biek osatzen dute landarearen sistema baskularra edo eroalea.

  • Xilema, egun egurtsu edo egurra, landareetako ura eta gatz mineral disolbatuak (izerdi landugabea) garraiatzen dituen ehun eroalea da. Bi xilema mota daude: xilema primarioa, hasierako meristemotik sortua eta xilema sekundarioa: kanbiumaren jardueraren ondorioz sortzen da lodieran hazkunde sekundarioa duten landareetan. Osatzen duten zelulak hauek dira: elementu eroaleak edo trakeakoak, xilema zuntzak eta parenkima laguntzearen zuntzak. Landare egurtsuetan, xilema zaharrak garraioan parte hartzen du eta hazkundearen landarearen euskarri modura jokatzen duen ehuna bihurtzen da: zura. Zuhaitz bati adina zehazteko, urtero udaberrian eta udan sortzen diren xilema eraztunak zenbatzen dira, esklerizatu.
  • Floema, ehun bahea, ehun liberiarra edo liberra fotosintesian sintetizatu diren substantzia (izerdi landua) garraiatzen dituen eta landarearen organo guztietara banatzen duen ehuna da. Bi floema mota daude: floema primarioa, hasierako meristemotik sortua eta floema sekundarioa, kanbiumaren jardueraren ondorioz sortzen dena lodieraren hazkundean. Floemak, xileramerreantzera, zenbait zelula mota ditu: elementu baheak, zelula laguntzaileak, parenkimak, zuntzak eta esklereidak. Landare angiospermoetan zelula lagungarri nukleodunak ageri dira hodietara lotuta plasmodeoen bitartez.


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu