Eguzki-ilargi egutegi

eguzkia eta ilargiaren araberako egutegia


Eguzki-ilargi egutegia kultura askok erabiltzen duten egutegia da, ilargi egutegia eta eguzki egutegia konbinatzen dituena. Eguzki-ilargi egutegien datak ilargiaren fasea zein eguzki-urteko ordua adierazten ditu, hau da, Eguzkiak Lurreko zeruan duen posizioa. Urtea hilabetetan banatzen duten egutegi guztiek bezala, baldintza gehigarri bat dago: urteak hilabete kopuru osoa izatea. Kasu honetan, urte arruntek hamabi hilabete izaten dituzte, baina bigarren edo hirugarren urtean hamahirugarren hilabete bat gehitzen da.

Txinatar eguzki-ilargi egutegiaren erregistroa 1834, 1835 eta 1836 urteetarako, Qing dinastian, Daoguang enperadorearen erregealdian.

AdibideakAldatu

Egutegi budista, birmaniarra, asiriarra, hebrearra, hindua, jainikoa eta kurdua, baita txinatar, japoniar, korear, mongoliar, tibetar eta vietnamdar egutegi tradizionalak ere, eta garai bateko egutegi helenikoa, babiloniarra eta Colignyko egutegia, eguzki-ilargi egutegiak dira guztiak.

ErreferentziakAldatu


Kanpo estekakAldatu