Autore
lan baten sortzailea
(«Egile» orritik birbideratua)
Autorea edo egilea lan bat (artistikoa, zientifikoa edo literarioa) sortzen duen pertsona da. Lan literarioen kasuan, egilea idazlea da. Sortze-adigai horretan ere aurretik egindako lan baten aldaketa onartzen da. Garaien arabera egile-adigaia aldatuz joan da; gaur egungo ikuskera Pizkundetik dator, eta adigai hauekin lotzen da: originaltasuna, autoritatea eta jabego morala, intelektuala eta ekonomikoa.
Etimologikoki autore hitza latinetik dator, "auctor, -ōris", euskaraz "ekoizle", "sortzaile", "egile", "aita", "aitona", "arbaso", "fundatzaile".
Literaturan
aldatuLiteraturaren arloan, hizkuntza helburu artistikoak lortzeko pertsona idazlea, autorea edo egilea da.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Horrela dio Jon Kortazarrek Literatura Terminoen Hiztegian, 398.or.