Ireki menu nagusia

Artemisaren tenplua

Efesoko Artemisaren Tenplua» orritik birbideratua)

Artemisaren tenplua (antzinako grezieraz: ἈρτεμίσιονArtemísion; latinez: Artemisium; turkieraz: Artemis Tapınağı) greziar tenplu bat zen, Artemisa jainkosari eskainia. Efeson zegoen, egungo Turkiako Selçuk hiri modernotik hurbil, eta antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietako bat da. Hiru aldiz berreraiki zuten osorik, harik eta 401. urtean behin betiko suntsitu zen arte.

Artemisaren tenplua
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Munduko Zazpi Mirariak
Ephesus
Temple of Artemis.jpg
Kokapena
Turkiako probintziaIzmir probintzia
Turkiako barrutiaSelçuk
Koordenatuak 37° 56′ 59″ N, 27° 21′ 50″ E / 37.949722°N,27.363889°E / 37.949722; 27.363889Koordenatuak: 37° 56′ 59″ N, 27° 21′ 50″ E / 37.949722°N,27.363889°E / 37.949722; 27.363889
Historia eta erabilera
Erlijioa Antzinako Greziako erlijioa
Arkitektura
Arkitektoa Chersiphron Itzuli
Estiloa Greziar arkitektura
Azalera 45,82 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 1018rev-003
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Artemisa emankortasunaren jainkosa zen (erromatarrek Diana deitzen zuten). Efeson tenplu bat zuten Artemisa gurtzeko, oraingo Selçuk herri turkotik hurbil. Baina tenplu hura uholde batek deuseztatu zuen K.a. VII. mendean. Kresok (Lidiako erregea eta txanponaren asmatzailea) berreraikitzea erabaki zuen, Kristo aurreko 550. urtearen inguruan; berreraikitze lanek 10 urte iraun zuten. K.a. 356an, bi mende geroago, Erostratok su eman zion, kosta ahala kosta ospea lortu nahian.

20 urte geroago, Alexandro Handiak hiria konkistatu zuen, eta tenplua berreraikitzeko lanak berak ordainduko zituela eskaini zuen. Efesotarrek uko egin zioten eskaintza hari, eta Alexandro hil ondoren berreraiki zuten, eurek ordainduta. K.a. 323an hasi ziren berreraikitze lanak, eta urte askoan aritu ziren. Berreraikitze horrek 600 urtez iraun zuen zutik, eta hasierako kristauek Efesori buruz egindako idazkietan agertzen da. 268. urtean, godoen erasoaldi batek hondatu zuen tenplua. Geroztik ez dago garbi ea berriz berreraiki edo konpondu zuten; hala ere, tenpluko zenbait harri, behintzat, beste eraikin batzuk egiteko erabili zituzten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artemisaren tenplua Aldatu lotura Wikidatan