Edith Lederer

nazioarteko kazetari estatubatuarra

Edith Lederer, Edie Lederer izenez ere ezaguna (Ameriketako Estatu Batuak, 1943), gerra kazetari estatubatuarra da.[1]

Edith Lederer

Bizitza
Jaiotza1943ko martxoaren 27a (81 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak
KidetzaAssociated Press

Bizitza goiztiarra eta hezkuntza

aldatu

Lederer Long Island-en hazi zen. 1963an, Ledererrek Cornell-eko Unibertsitateko zientzia lizentziatura bat jaso zuen, eta Stanford-eko Unibertsitateko komunikazioetan Arteetako Masterra.

Ibilbidea

aldatu

Ledererrek Jean Heller-ekin lan egin zuen Associated Press (AP) egoitzan, New Yorken, 50 Rockefeller Plazan.[2] 1968an, AP-ko San Frantziskoko bulegoan lanean ari zela, Ledererek Peter Buxtun ezagutu zuen, eta hark Tuskegee-ren Sifiliaren estudioari buruz hitz egin zion, kezka etikoei buruz hitz egin zion. Ledererrek informazioaren balioaz aitortu zen, eta Associated Press-eko ikerketa-erreportari Jean Heller-i jakinarazi zion. Hark historia zabaldu egin zuen eta estudioa amaitu egin zen.[2]

Lederer Vietnamen[3] bizi zen lehen emakume korrespontsala izan zen 1971n, eta Perun, 1975ean, Lima-n atzerriko bulego bat zuzendu zuen lehen emakumea.[4][5][6]AP (Associated Press)erako lan egin zuen bost hamarkadatan, eta Nazio Batuetako korrespontsal nagusi bihurtu zen. 2017an, Sigma Delta Tauko Ikasle Bikain izendatu zuten.[7] Overseas Press Club-en, International Women's Media Foundation-en, Washington Press Club Foundation-en eta New Yorkeko Newswomen's Club-en bizitzako lorpenen lau sari irabazi zituen.[8] "War Torn: Stories of War from the Women Who Covered Vietnam (Gerrak apurtute: Gerra historioak Vietnam-en berri eman zuen emakumengandik)" liburuaren egilekidea da.[9]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Champion Edith Lederer» UN Women | The Beijing Platform for Action
    Turns 20
    .
  2. a b (Ingelesez) Breed, Allen G.. (2022-07-25). «How an AP reporter broke the Tuskegee syphilis story» AP NEWS.
  3. (Ingelesez) Tran, Mark. (2002-10-21). «The experiences of women war correspondents in Vietnam» The Guardian ISSN 0261-3077..
  4. (Ingelesez) «Edith Lederer | 2008 Lifetime Achievement Award | International Women's Media Foundation (IWMF)» www.iwmf.org.
  5. «Edith M. Lederer, a veteran Associated P» AP NEWS.
  6. (Ingelesez) CACCAVO, JAMES E.. (2002-09-22). «Up Close and Personal» Los Angeles Times ISSN 0458-3035..
  7. «Edith Lederer, Alpha (1963), Named Outstanding Alumna» Sigma Delta Tau.
  8. (Ingelesez) «Journalist Edith Lederer wins lifetime achievement award | Cornell Chronicle» news.cornell.edu.
  9. (Ingelesez) Symposium, Journalism & Women. (2016-04-04). «Member blog post: Edie Lederer - 50 years of covering war and peace - JAWS» JAWS.

Kanpo estekak

aldatu