Edinburgh of the Seven Seas (euskaraz: «Zazpi Itsasoetako Edinburg») Erresuma Batuaren menpe dagoen Santa Helena lurraldeko Tristan da Cunha uhartearen hiriburua eta udalerri bakarra da, 280 biztanlerekin. Alfred printzearen omenez jarri zioten izena herriari, 1867. urtean. Herri hau, munduko herririk baztertuena dela diote, 2.400 kilometrotako distantziako erradioan ez baitago giza-bizirik. Herri honetan, Tristan da Cunha-ko administraria bizi da eta herriko buruzagia da, halaber. Gainera, uharteko zerbitzu guztiak (eskola, posta, herriko-etxea, portua etc.) bertan daude.