Eder Aurre

diseinatzailea

Eder Aurre (Bilbo, Bizkaia, 1993) bizkaitar moda diseinatzailea da.

Eder Aurre
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1993 (30/31 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaCentral Saint Martins (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea
ederaurre.com

Ibilbidea aldatu

Txikitatik izan zuen modarekiko zaletasuna, amak etxean zituen moda aldizkariek piztuta[1].

Patroigintza eta diseinu ikasketak egin zituen, eta modan master bat. Ondoren Londreseko Central Sain’t Martins-en jarraitu zituen ikasketak.

Hainbat markarentzako lan egin ondoren, bere lehen moda bildumarekin “Creamoda” nazioarteko moda saria irabazi zuen. Gero, beste hainbat lehiaketa ere irabazi ditu: “GetxoModa”, euskal diseinatzaile onenaren saira, Espainiako diseinatzaile gazte onenaren sari nazionala eta "Assembly" -ko (Graz, Austria) bilduma onenaren saria[2]; azken hau Sokotra izeneko bildumarekin.

Prêt-à-porter arropak eta osagarriak lantzen ditu gehien bat.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Eder Aurre: pasión por la moda» Eder Aurre (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  2. (Gaztelaniaz) «‘Sokotra’ busca conquistar Austria» Basquemoda 2019-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).