Ebidentzia anekdotikoa

Testuinguru zientifiko eta judizialean, ebidentzia anekdotiko esaten zaie horietatik atera ezin diren ondorioetara iristeko erabiltzen diren gertaerei, bai egiazko bai faltsu izan daitezkeenak. Prozesu deduktibo haren porrota gerta daiteke, alde batetik, hipotesi alternatiboak baztertzea eragozten duen xehetasunen inguruko ezagutza eskasaren ondorioz, edo, bestalde, gertaera anekdotiko horiek ateratako ondorioak proposatzen dituen kasuetara orokortu ezin direlako.

Baieztapen bat babesteko edo ezetzatzeko erabiltzen diren historia, iritzi edota esperientzia pertsonalak dira. Ebidentzia anekdotikoa sinesgarria eta konbentzigarria izan badaiteke ere, engainagarria izan daiteke eta ezin da abiapuntu gisa hartu ikerketa zientifikoan eta analisian. Beste ebidentzia-mota batzuekin alderatuz gero, froga anekdotikoa, oro har, mugatutzat jotzen da balioari dagokionez ahulezia potentzial batzuen ondorioz, baina metodo zientifikoaren esparruan froga anekdotiko bat aldi berean enpirikoa eta egiaztagarria izan daiteke, adibidez, medikuntzan kasu partikular bat aztertzen denean (kasu-azterketa deritzona). Aitzitik, beste ebidentzia anekdotiko batzuk ezin dira ebidentzia zientifiko gisa hartu haien naturak metodo zientifikoaren bitartez ikertuak izan ditzan oztopatzen duelako.

Posizio bat defendatzen duen anekdota bakarra ala gutxi batzuk aurkezten diren kasuetan, ez-fidagarri gisa hartzea komeni da, izan ere, ez da kontutan hartzen kontrakoa adierazten duten kasu gehiago egon daitezkeela; azken honi cherry-picking deritzo. Honen harira, psikologiak baieztatzen du gizabanakoak, isuri kognitiboen ondorioz, gertaera ez-ohikoetaz ohikoak direnetaz baina maila handiagoan gogoratzeko joera duela. Anekdota bat tipikoa ote den zehazteak ebidentzia estatistikoa eskatzen du.

Falazia logiko bat da, askotan pseudozientzien, medizina prozesu alternatiboen edota erlijio-fenomenoen aldekoek erabiltzen dutena. [1][2]

Produktu edo ideia baten promozioan erabiltzen denean, erreportaje anekdotiko hauei "lekukotasun" deritze.

Egitura orokorra

aldatu

Falazia mota honetako argudioek eskema orokor bat dute. Honako adibide honekin argi ikusten da:

"Loteria irabaztea oso erraza da, jadanik saria lortu duten bi pertsona ezagutzen ditut"

Hau da argudioaren eskema logikoa:

  1. A erakusten duen froga bat dago
  2. Beraz A egiazkoa da beti

Testuinguru zientifikoa

aldatu

Zientziaren baitan, ebidentzia anekdotikoaren esanahiak hauek dira:

  • "Azterketa zientifiko eta zorrotz baten petik igaro izan ez diren argibide informalak"
  • "Ahoz-aho transmititu den informazioa, zientitikoki dokumentatu gabea"

Ebidentzia anekdotikoak zintzotasun gradu ezberdinak izan ditzake. Esaterako, medikuntzan, behatzaile aditu batek, kasun honetan mediku batek argitaratutako informazioari "kasu kliniko" deritzo eta parekoen ebaluazioaren menpe jartzen da. Nahiz eta fenomeno hau eztabaidaezina ez izan, zeintzialariak kasuan sakonago arakatzea bultza ditzake, ikerketa zehatzago bat egitera. Adibidez, ikerketa batek deskubritu zuen drogen albo-efektuen inguruan egin ziren 47 informe anekdotikoetatik, 35 "argi eta garbi zuzenak" izan zirela.

«Ebidentzia anekdotiko» kontzeptua «ebidentzia zientifikoari» kontrajartzen zaio. Hipotesi baten aldeko frogatzat aurkeztutako egitate bat anekdotiko gisa har daiteke baldin eta informazioa ez badago azterketa zorrotz batean oinarrituta[3]. Froga anekdotikoa litzateke, gainera, ahoz-aho zabaldu diren zurrumurruetatik lortutako informazioa.

Nahiz eta ebidentzia mota honek hipotesi baten egiazkotasuna frogatzeko balio ez duen, baliagarriak izan daitezke etorkizunean gai berari buruzko ikerketa sistematikoak bideratzeko. Hau, esaterako, agerikoa da medikuntzan, non kasu partikularren inguruko informeak egiten diren, paziente partikularren sintomak, tratamendua eta bilakaera biltzen dituztenak[4]. Informe hauek tratamendu jakin batzuen ezaugarri zehatz batzuk egiaztatzen ala faltsutzen dituzten ikerketak bultzatzen dituzte, baita sendagai batzuek kontrako efektuak izan ditzaketela iradoki ere[5][6].

Ikertzaileek anekdota-frogak hipotesi berriak iradokitzeko erabil ditzakete, baina ez froga definitibo gisa.

Froga anekdotikoa eta logika okerra

aldatu

Ebidentzia anekdotikoa maiz ez-zientifiko edota sasizientifiko gisa hartzen da informazio bilketa prozesuan isuri kognitiboen eragina handia delako. Adibidez, naturaz gaindiko entitate batekin topo egin duen pertsona baten istorioa ezin da zientifikoki faltsutua ez egiaztatua izan, ez du balio zientifikorik.

Froga anekdotikoa modu okerrean interpretatzen da, bestalde, erabilgarritasun heuristikoaren bidez. Kausa-efektu harreman bat modu azkar eta errazean ezarri daitekeenean, kausa zehatz horrek efektu zehatz horretara gidatu izanaren probabilitatea gehiegi estimatzen da. Bizitako eta karga emozional handia duten anekdotek probableagoak dirudite, eta pisu handiagoa ematen zaie.

Froga anekdotiko bat ez-zientifiko bilakatzeko modu arrunt bat arrazoiketa iruzurti bat erabiltzea da, esaterako post hoc ergo propter hoc falazia, zeinak onartzen duen gertaera bat beste baten ondoren gertatzen bada, orduan azken hau lehenengoaren kausa dela. Beste akats bat arrazoiketa induktiboaren erabilera okerrak jota gerta daiteke. Anekdota batek desiratutako ondoriora bideratzen bagaitu ondorio logikora ordez, orokortze inperfektua dela esaten da[7]. Hona hemen falazia mota honen adibide bat:

«Ura edateak minbizia sendatzen duela baieztatzen duten froga ugari daude; pasa den astean minbiziaz hiltzen ari zen eta ura edan ondoren sendatu zen neskato baten kasua irakurri nuen»

Mota honetako ebidentziek ez dute ezer frogatzen[8]. Emaitza jakin bat lortzeko probabilitatea zenbait faktoreren eraginpean dago, beraz kasu partikular hautatu hauek ezin digute ondorio definitibo batetara bideratu. Are gehiago, anekdotek ohiz kanpoko egoerak islatu ditzakete.

Oro har, bi gertakariren arteko korrelazio estatistiko bat aurkitzeak ez du frogatzen bien artean harreman kausal bat dagoenik[9]. Argudiaketa iruzurti mota honen adibide esanguratsua dugu honako hau:

  1. Itsasoetako pirata kopurua asko jeitsi da XVIII. mendetik aurrera
  2. Lur planetako bataz-besteko tenperatura modu nabarian igo da azken mendeetan
  3. Beraz, berotze globala piraten desagerpenaren ondorioz gertatzen ari da [10]

Medikuntzaren esparruan ebidentzia anekdotikoa plazebo-efektuaren eraginpean dago ere bai[11]. Jakina da paziente baten ala mediku baten espektatibek tratamendu baten emaitzan eragin dezaketela. Soilik itsu bikoitzeko saiakuntza bidez lortutako ikerketa klinikoek definitu dezakete tratamendu baten eraginkortasunaren inguruko hipotesi bat, espektatibak baztertuz.

Adibide ugari

aldatu
  • Jainkoa existitzen dela erakusten duten froga nahikoa ditugu. Aurreko egunean oso gaixo zegoen ume baten familia otoitz egitera joan zen eta hurrengo egunean sendatu omen zen.
  • Londres lapurrez beteriko hiri bat da. Nire arreba aurreko astean joan zen eta maleta lapurtu zioten.
  • Diska honetako abesti bat entzun dut eta asko gustatu zait. Erosi egin behar dut.
  • X probintziara joan nintzen aurreko astean eta egunero euria egin zuen. Leku hartan beti egiten du euria.
  • Lagun batek kontatu dit duela pare bat hilabete igarle batengana joan zela eta honek etorkizunari buruz esan ziona oraingoz bete egin dela. Beraz, ni ere joan beharko naiz nire etorkizuna nolakoa izango den jakiteko.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Finn, Patrick (2005). «Science and Pseudoscience in Communication Disorders». American Journal of Speech-Language Pathology 14. doi:10.1044/1058-0360(2005/018).
  2. Rensberger, Boyce (2000). «The Nature of Evidence». Science 289 (5476). ISSN 1095-9203.
  3. «Cambridge Advanced Learner's Dictionary». Archivado desde el original el 27 de agosto de 2009. Consultado el 20 de febrero de 2010.
  4. Jenicek, Milos (2001). Clinical Case Reporting in Evidence-Based Medicine. Hodder Arnold. ISBN 978-0340763995. Texto «Publication» ignorado (ayuda)
  5. Vandenbroucke, JP (2001). «In Defense of Case Reports and Case Series». Annals of Internal Medicine 134 (4): 300-334.
  6. Venning, GR (1982). «Validity of anecdotal reports of suspected adverse drug reactions: the problem of false alarms». British Medical Journal (Clin Res Ed) 284: 249-52.
  7. Thompson B. Fallacies.
  8. Logic via infidels.org
  9. S., Rubin, David; A.,, González Osuna, Marcia (1 de enero de 2010). Estadística para administración y economía. Pearson/Educación. ISBN 9786073207232. OCLC 906978767.
  10. «Correlación y causalidad».
  11. Lee D (2005). Evaluating Medications and Supplement Products. via MedicineNet
  1. (Ingelesez) Finn, Patrick; Bothe, Anne K.; Bramlett, Robin E.. (2005-08). «Science and Pseudoscience in Communication Disorders: Criteria and Applications» American Journal of Speech-Language Pathology 14 (3): 172–186.  doi:10.1044/1058-0360(2005/018). ISSN 1058-0360. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  2. Meisler, M. H.. (1975-12-18). «Inhibition of human liver beta-galactosidases and beta-glucosidase by n-bromoacetyl-beta-D-galactosylamine» Biochimica Et Biophysica Acta 410 (2): 347–353.  doi:10.1016/0005-2744(75)90236-3. ISSN 0006-3002. PMID 1095. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  3. Kirkness, A.. (2004-07-01). «Review: Cambridge Advanced Learner's Dictionary» ELT Journal 58 (3): 294–300.  doi:10.1093/elt/58.3.294. ISSN 0951-0893. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  4. Huth, Edward J.. (2001-02-20). «Clinical Case Reporting in Evidence-based Medicine» Annals of Internal Medicine 134 (4): 348.  doi:10.7326/0003-4819-134-4-200102200-00034. ISSN 0003-4819. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  5. Tigges, Stefan. (2020-08-18). «Annals Graphic Medicine - Academic Medicine Monsters» Annals of Internal Medicine 173 (4): W69–W74.  doi:10.7326/g19-0084. ISSN 0003-4819. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  6. «OUP accepted manuscript» British Medical Bulletin 2017  doi:10.1093/bmb/ldx038. ISSN 0007-1420. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  7. «Some ‘Limit’ Fallacies» Fallacies in Mathematics (Cambridge University Press): 81–87. 1959-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  8. O’Donnell, Michael J.. (1998-01-08). «Introduction: Logic and Logic Programming Languages» Handbook of Logic in Artificial Intelligence and Logic Programming: Volume 5: Logic Programming (Oxford University Press) ISBN 978-0-19-853792-2. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  9. Centeno Parra, Eduardo Xavier. (2020-03-06). Estadística básica para la administración.  doi:10.29018/978-9942-823-33-5. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  10. Roy-García, Ivonne; Rivas-Ruiz, Rodolfo; Pérez-Rodríguez, Marcela; Palacios-Cruz, Lino. (2019-08-01). «Correlación: no toda correlación implica causalidad» Revista Alergia México 66 (3): 354–360.  doi:10.29262/ram.v66i3.651. ISSN 2448-9190. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  11. Gensch, Dennis. (2001-05). «A Marketing-Decision-Support Model for Evaluating and Selecting Concepts for New Products» Interfaces 31 (3 - Supplement): 166–183.  doi:10.1287/inte.31.4.166.9684. ISSN 0092-2102. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).