Sakontzeko, irakurri: «Irlandar mitologia»

Irlandar mitologian Eber Finn (Heber edo Eibhear) Míl Espáine (Miled edo Milesius) eta Scota-ren semea zen eta Milesianotarren Irlandako konkistan parte hartu zuen. Eber-ren pertsonaia Inver Sceni-en ailegatu zen Irlandara, Bantryko Badian.

Historia

aldatu

Eber eta bere anaia zen Éremón, Tuatha Dé Danann-tarren aurka borrokatu ziren Taillte-n eta De Dannan-tarren hiru errege eta hiru erregina hil zituzten. Bizirautea lortu zutenek mendixketara ihe egin zuten, hau irlandar muino edo mendixketako jende miragarria eta maitagarrien kontakizunen sorreraren oinarri izan liteke.

Behin Irlanda konkistatu eta gero, uhartea Eber eta Éremón-en artean banatu zuten, Eber-ek hegoaldea hartu zuen eta Éremón-ek iparraldea. Eber ez zegoen pozik banaketarekin, bere erdia gutxigotzat baitzuen, hortaz, anaiaren aurka guda egitera joan zen, baina Eber garaitua eta hila izan zen. Kontakizun honen bertsio batean, Eber-en emaztea zen pozik ez zegoena. Emazteak Tarako muinoa nahi zuen, Éremón-en lurraldeen erdi-erdian zegoen hau, baina Éremón-en emazteak ez zion eman nahi izan eta horrela izan zen gudaren hasiera.

Eber hil zenean, Irlandako goi erregetzak bere anaiari men egin zion. Halere, hurrengo mendeaskotan zehar, Éremón-en ondorengoak ziren Eremoniatarrek eta Eber-en ondorengoak ziren Eberiartarrek borrokan jarraitu zuten euren artean. Munster-en nagusitza lortzeko asmoz, Eberiartarrek Ithiartarren aurka ere borrokatu ziren, azken hauek Miled-en osaba zen Ith-en ondorengiak.

Eber-en semeak Conmhaoil ziren, Ér, Orba, Ferón eta Fergna.

Irlandan parekide zen Hibernia (Julio Zesar-ek erabilia) izendapena Eber (edo Heber) izenatik eratorria izan liteke, hau irlanderaz Irlanda esateko izena omen zen. Bikingoak eta Saxoiek Ir-land edo Ir-landa izendatu zuten.

Aipuak

aldatu
  • If You're a Wee Bit Irish. Ulliam O'Duirnin (Irish Family Names Society:La Mesa, CA.USA). 1978.
  • The Story of the Irish Race. Seumas MacManus. Wings Books, Random House. 1990 edition.

Ikus, gainera

aldatu