Ebenaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zurezkoak dira, eta hosto bakunak, lore unisexualak eta baia-motako fruituak dituzte. Bere barnean ebanoa hartzen duen Ebenaceae familia osatzen dute
Ebenazeo» orritik birbideratua)

Ebenazeoen (Ebenaceae) Ericales ordenako familia zabala da. Tropiko inguruan hazten diren kotiledoi biko landare familia bateko zuhaitzez esaten da. Familia honetako landareek loreak sexu bakarrekoak izaten dituzte, eta hostoak handiak. Fruitua mamitsua dute, 2 edo 8 hazirekin. Zura gogorra eta beltza dute; ebanoaren eta kakiaren zura da horietan estimatuena eta erabiliena.

Ebenaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
Familia Ebenaceae
Azpifamiliak

Azpifamilia eta generoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. The Taxonomicon: Ebenaceae

Kanpo estekak

aldatu