E eguna (hizkera militarra)

E eguna esaera (ingelesez, D-Day; frantsesez, jour J) kontzeptu militar bat da. Operazio bat egiteko eguna zehazteko balio du, eguna sekretuan mantenduta. Era berean, O-Ordua eta M-Minutua erabil daitezke zehaztasuna eskuratzeko.

Izena famatua egin zen Bigarren Mundu Gerran Normandiako Lehorreratzea izendatzeko erabili zelako, 1944ko ekainaren 6an. Hasiera batean, egun bat lehenago izan behar zuen, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta Dwight D. Eisenhower jeneral estatubatuarrak egun bat atzeratu behar izan zuen. Ekainaren 6an, Overlord operazioa hasi zen, gauez. Gau hartan, estatubatuarren 101. eta 82. aire bidezko dibisioak jaurti ziren. Haien lana alemaniarren babes barreraren zati bat indargabetzea zen. Egun hartan, tropa aliatuak Frantziako ipar kostaldean sartu zirenean, alegia, Alemania naziak okupatutako Europa kontinentalaren askapenaren hasiera izan zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu