Mariah Carey Pop/R&B abeslariaren hamaikagarren diskoa da, 2008ko apirilaren 15ean argitaratua. Billboard200 sailkapeneko lehen postuan jarri zen, argitaratu zen lehen astean 463.000 ale saldu baitzituen, Careyk ordu arteko bere 18 urteko karrera musikalean izandako lehen asteko salmentarik handienak. Careyk lehen postuan izandako seigarren albuma izan zen.

Disko honetako lehen singlea Touch my body izan zen, eta Billboard Hot100 sailkapeneko lehen postua hartu zuen, bere karrera osoko hemezortzigarrena izanik. Horrenbestez, Carey da lehen postuan izandako single gehien izan dituen bakarlaria musikaren historian. Hona hemen, zehazki, Billboard Hot100 sailkapeneko lehen postu kopuruak:

  1. The Beatles (20 single lehen postuan)
  2. Mariah Carey (18 single lehen postuan)
  3. Elvis Presley (17 single lehen postuan)
  4. Madonna (12 single lehen postuan)
E=MC^2 Diska salmentak Zertifikazioa
 AEB 1.250.588 1xPlatinoa
 Erresuma Batua 130.000 1xUrrea
 Japonia 175.000 1xUrrea
 Espainia 7.500 Zertifikaziorik ez
 Italia 19.000 1xZilarra
 Kanada 100.000 1xPlatinua
 Brasil 30.000 1xUrrea
 Australia 35.000 1xUrrea
 Filipinak 15.000 1xUrrea
 Thailandia 10.000 1xUrrea
 Hego Korea 10.000 1xUrrea
 Frantzia 50.000 1xZilarra
 Alemania 50.000 Zertifikaziorik ez
Europako beste herrialdeak 246.000 Zertifikaziorik ez
SALMENTAK MUNDU MAILAN +2.500.000

Kanpo estekak aldatu