Dyedefra, Egiptoko IV. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, K.a. 2556tik K.a. 2547 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.

Dyedefra
Djedefre sphinx head-E 12626-IMG 4294-gradient.jpg
Faraoi

Bizitza
Jaiotza K.a. XXVI. mendea
Herrialdea Antzinako Egipto
Heriotza K.a. 2570 ( urte)
Hobiratze lekua Abu Rawash
Familia
Aita Keops
Ama Meritites I
Ezkontidea(k) Hetepheres II.a
Khentetka (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Egiptoko IV. dinastia
Jarduerak
Jarduerak estatu-politikaria

Dyedefra bezala aipatzen da Abidoseko eta Saqqarako Errege Zerrendetan. Turingo Errege Kanonak, Dyedefrak zortzi urteko erregealdia izan zuela dio, bere izena irakurrezina den arren.

Sexto Julio Afrikanoren arabera, Manetonek Ratoises deitzen zuen, eta 25 urteko erregealdia eman zion. Bere erregealdiko datarik berantiarrena, hamaikagarren abere errolda da. Honek, Dyedefrak, behintzat 21 urteko erregealdia izan zuela esan nahi du, abere erroldak bi urtetik behin egiten baziren.

Keopsen seme eta oinordekoa izan zen. Bere arrebaorde Hetepheres II.arekin ezkondu zen, beharbada beharrezko izango zena, bere tronuratzea legitimatzeko bere ama Keopsen bigarren mailako emazteetako bat baldin bazen. Beste emazte bat ere izan zuen, Jentetenka izenekoa, honekin, gutxienez, hiru seme izan zituelarik: Setka, Baka eta Hernet, baita alaba bat ere, Neferhetepes.

Dinastia honetako faraoien artean, Ra jainkoaren izena bere tronu izenaren zati bezala erabili zuen lehena izan zen, honek, hazi eta hazi zihoan Raren gurtzaren ospea adieraziko lukeelarik, baita jainko honen kleroaren hazi eta hazi ari zen eragina ere.

Bere garaiko testigutzakAldatu

 
Dyedefraren Abu Roasheko piramidearen hondakinak

Bere piramidea, gaur egun hondakinetan dagoena, Abu Roashen eraikitzea agindu zuen, Gizatik zortzi kilometro iparraldera, Menfiseko nekropoliaren iparraldereneko zatian.

Honako hauetan aipatzen da:


Aurrekoa
Keops
Egiptoko faraoia
Egiptoko IV. dinastia
Ondorengoa
Kefren