Dumbartongo gaztelua
Dumbartongo gaztelua (ingelesez: Dumbarton Castle, Eskoziako gaeleraz: Dùn Breatainn) Eskoziako Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdean kokatzen den gaztelua da, Dumbarton herrian. A mailako eraikina izendaturik dago.
Dumbartongo gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Mendebaldeko Dunbartonshire |
Kokapen fisikoa | Dumbarton Rock (en) |
Koordenatuak | 55°56′10″N 4°33′46″W / 55.936°N 4.5628°W |
Historia eta erabilera | |
Siege of Dumbarton | |
Jabea | Historic Environment Scotland (en) |
Kudeatzailea | Historic Environment Scotland |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuV mendean britoiek gaztelua altxatu zuten basaltozko harkaitz handian eta IX urtera artean Strathclyde Erresumako errege egoitza izan zen. Inguruko asentamenduak Alcluith izena bazuen ere denborarekin Dumbarton ("britoien gotorlekua") izena hartu zuen. 756an piktoen eta northumbriarren arteko aliantza batek herria setiatu eta gaztelua konkistatu zuen baina egun batzuk beranduago alde egin beharra izan zuten. 870an vikingoek setiatu zuten lau hilabetez eta ur hornidura moztu. Gaztelua errenditu egin zen eta Olaf errege norvegiarra altxorrez eta esklabuz beteriko 200 itsasontzirekin itzuli zen Dublin hiri vikingora.
Ondoren Dumbartonshire konderriko hiriburua izan bihurtu zen Dumbarton eta gaztelua izan zen kondeen egoitza. Eskoziako gaztelu garrantzitsuenetako zen eta errege familia barneko istiluetan oso gutiziatua izan zen.
XVII mendean hainbat berritatze lan burutu ziren, baina orduko eraikinik ez da gelditzen. Gaur egungo egitura gehienak XVIII mendekoak dira.