Dublingo udaletxea
Dublingo udaletxea, antzinako Royal Exchange eraikina, (ingelesez City Hall, Dublin, irlanderaz Halla na Cathrach, Baile Átha Cliath) Irlandako Errepublikako Dublin hiriko udaletxea da. Dame Street kalean dago, Dublingo gaztelutik aldamenean. 1769-1779 bitartean Thomas Cooley arkitektoak eraiki zuen.
Dublingo udaletxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Ireland | ![]() |
Desagertutako erakunde administratiboa | ![]() |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°20′38″N 6°16′02″W / 53.344012°N 6.26725°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1769 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Thomas Cooley (en) ![]() |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:cityhall@dublincity.ie |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuDublingo gazteluaren eta garai hartako Aduanaren ondoan eraiki zen Parliament Streeten goiko muturrean. Kalea bera 1753an sortu zen Liffey ibaiaren iparraldean zegoen Capel Streeten paralelo. Eraikin neoklasikoaren hasierako funtzioa negozio gizonei beren lanerako ganorazko toki bat eskaintzea izan zen, hortik Royal Exchange izena. 1815ean balaustrada metalikoa erori egin zen gehiegizko jendearen presioaren ondorioz eta bederatzipertsona hil ziren. Ordutik aurrera jendearen kopurua mugatzea erabaki zen.
1850. hamarkadan udalbatzak eraikina erosi zuen eta ordutik Dublingo Udaletxea izan da. XXI mendearen hasieran berriztatzen lanak egin ziren eta Udalbatzak kontserbazio sari nabarmenak jaso zituen egindako lanengatik.
Bisitak
aldatuEz dago aukerarik udaletxea ikusteko, baina hiriaren historia erakusten duen museo txiki bat dago barruan.
Iruditegia
aldatu-
Eraikinaren barnealdeko lurzoruan hiriaren armarria ikus daiteke.