Dorothy Cayley

Britainiar mikologoa

Dorothy Mary Cayle (Sri Lanka, 18741954ko abenduaren 5a) baratzezain eta mikologo britainiarra izan zen. 1927an aurkitu zuen «tulipanaren haustura» izeneko gaixotasuna birus baten ondorio zela.

Dorothy Cayley
Bizitza
JaiotzaSri Lanka, 1874
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza1954ko abenduaren 5a (79/80 urte)
Familia
AitaRichard Cayley
AmaSophia Margaret Wilson
Hezkuntza
HeziketaStamford High School (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
University of Reading (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmikologoa eta phytopathologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)John Innes Centre (en) Itzuli  (1910 -  1938)

Lehen urteak aldatu

 
Birusak eragindako orbanak dituen tulipana

Sri Lankan jaio zen, eta han baitzen aita, Richard Cayley, sistema judizialeko buru.[1] Cayley zazpi urte zituela iritsi zen Ingalaterrara. Stamford High Schoolera, Lincolnshirera, joan zen. Londresko Unibertsitateko ikaslea izan zen, baratzezaintza ikasi aurretik, Readingeko Unibertsitatean. 1908an lortu zuen titulua, eta klaseko lehena izan zen. Ohorezko domina jaso zuen.[2]

Ibilbidea aldatu

Royal Hortculturales Society izenekoan azterketan ere lehen postua lortu zuen. Readingeko Unibertsitateko Botanika Departamentuko lorategietako superintendentarako kontratatu zuten. Lehen urteetan (1911-17), ilarren eta fruten gaixotasunetan lan egin zuen. 1919an Genetika Elkarteko kide fundatzailea izan zen, eta onddoaren genetikaren azterketa sartu zuen Erresuma Batuan.

Era berean, "Tulipanaren hausturaren" fenomenoa birus baten presentziaren ondorio zela aurkitu zuen. Tulipanen kolorearen aldaketa ezohikoa ez zetorren bat arrazoi genetikoekin. Cayleyk kausa aurkitu ez ezik, sendabidea ere aurkitu zuen. Bere aurkikuntzak 1928an argitaratu zituen.[3]

John Innes Baratzezaintza Institutuko zuzendariordea izan zen.[4]

Ikertzailea izateaz gain, talentu handiko artista zen. Marrazkia bere aurkikuntzak erregistratzeko bitarteko gisa erabiltzen zuen, baina baita artistikoki adierazteko ere. Bere lanak John Innes Institutuko artxiboetan daude.[2]

1938an erretiratu zen. Mikologiako Elkarte Britainiarreko lehendakariordea izan zen 1939an.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu