Doom II
Doom II, Doom II: Hell on Earth ere deitua, 1994ko id Software estatubatuar enpresak garatutako ekintza bideo-joko bat da, shooter motakoa. Hasieran MS-DOS plataformarako sortu zuten baina hurrengo urtean Macintosh ordenagailuentzako bertsio bat ere atera zuten.
Bere garaiko onenetariko bat izan zen eta hurrengo belaunaldietako 3D jokoetan eragin handia izan zuen. Doom jokoen jarraipena, Doom IIa, berriz, gertaerak ez dira Marte Phobos eta Deimos ilargietan gertatzen, baizik eta dimentsio arteko atari baten irekieraren ondorioz infernuko izakiek inbaditutako Lurrean; hortik dator jokoaren azpititulua, Hell on Earth.
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |