Donostikluba Donostian ospatzen den indie musika jaialdia eta zirkuitua da. 2006an Donostia Kulturak eta Ginmusica izeneko sustatzaile musikalak antolatu zuten lehen aldiz. Xede nagusia hiriko formatu txiki eta ertaineko musika-eszena independentea sustatzea eta dinamizatzea da, beti ere, bertan egiten den musikari eta eremu honetan mugitzen diren kolektiboei babesa emanez.

Donostikluba
Belako taldea Musikaren Egunean, Donostikluba zirkuitua 2014/6/21.
UdalerriaDonostia
Estiloakindie, bertako taldeak
Webguneahttp://www.donostikluba.com

Historia aldatu

Donostikluba 2006ean jaio zen, izen bera duen festibalaren eskutik. Garai hartan, Gazteszenari lotuta zegoen asteburuko jaialdia zen eta urriko lehen asteburuan egiten zen. Oso filosofia argiarekin jaio zen: musika independentea eta formatu txikikoari, kultur etxeetako eszenatokietan, ezagutzera emateko aukera eskaintzea. Zirkuitu komertzialetatik kanpo geratzen zen musika independentea hirian bultzatzea zen helburua, kultura masibo eta kultur gertaera handiei lotutako joera horren (Zinemaldia, Jazzaldia, Hamabostaldia…) egiazko alternatiba bilakatzeko asmoarekin. Kanpo geratzen ziren, bera,z komunikabide handiek eta multinazionalen babesa zuten taldeak. Hastapen hori, musika independentearen inguruan lana egiten zuen Ginmusica eta Donostia Kulturaren akordioaren esker gauzatu zen.

Arrakasta berehala etorri zitzaion festibalari eta hiriko publiko alternatiboaren ezinbesteko erreferente bilakatu zen. Hala, 2010a geroztik, hasierako festibala zirkuitu ere bilakatu zen, eta hiriko klub eta kolektiboekin lankidetza hasi zen.

Helburu Nagusiak aldatu

  1. Musika independente eta alternatiboari leku egitea kultur etxeetako eta gainerako gunetako programazioan festibal eta zirkuitu baten bitartez.
  2. Hirian musikaren inguruan dabiltzan kolektibo independenteei babesa eta laguntza beren jaialdi txikiak aurrera ateratzeko.
  3. Musika programazio jarraia duten klub edo aretoak zirkuituan integratu eta kontzertuak aurrera ateratzen lagundu.
  4. Bertako Musika taldeak sustatu, baina zirkuituko aurre kontzertuak eginez bai auzoetako taberna eta espazio ezberdinetan kontzertuak eskainiz.
 
The Stranglers. Intxaurrondo Kultur Etxean. (2014-04-05).

Kanpo estekak aldatu