Domus Municipalis (Bragantza)
Domus Municipalis Portugalgo Bragantza hiriko erakin erromaniko ezaguna da, Portugalgo udaletxe zaharrena kontsideratzen dena.
Domus Municipalis | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Bragantza |
Portugalgo udalerria | Bragantza |
Freguesia | Sé, Santa Maria e Meixedo |
Koordenatuak | 41°48′13″N 6°44′56″W / 41.803558°N 6.748878°W |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Historia
aldatuXIII mendearen hasieran altxatu zen eraikin berezi hau. 1503an barnealdea bitan banatu zen eta udaletxe bihurtu zen, Domus Municipalis izena XIX mendekoa da bada ere.
110 urtean Monumentu nazional izendatu zuten baina 1912rako nahiko egoera txarrean aurkitzen zen. 1936an berriztatze lanak egin ziren, bai eta 1959an ere.
Arkitektura
aldatuOinarri irregularreko pentagono bat da. Granito harriez egina dago. Bi eremu ongi bereiziak ditu:
- Zisterna: 1446ko agirietan agertzen da. Bertan ur freskoa biltzen zen. Hainbat agiri zaharretan Sala da Água (Uraren aretoa) izena ematen zaio.
- Biltzar aretoa: Bigarren solairua da. 1503tik aurrera bertan egiten ziren komunitateko gizon garrantzitsuen arteko biltzarrak.
Iruditegia
aldatu-
Domus Municipalis.
-
Biltzar aretoa.
-
Andre Mariaren eliza.